Real Unión eta Berto Cayarga akordio batera iritsi dira Asturiaseko eskuin hegalak Irunen joka dezan datorren denboraldian.
Alberto Cayarga Fernándezek (Avilés, 1996) ondorengo taldeetan jokatu du bere ibilbide profesionalean zehar: UP Langreo, Real Sporting Club, Real Racing Club, FC Cartagena, Radomiak Radom (Polonia) eta RC Deportivo. Joan den denboraldian 18 partida jokatu zituen guztira.



