Irungo Udaleko Kultura Arloaren eskutik, gaur, hilak 26, Zure abenturaren bila programaren barruko seigarren saioa egingo da: “Paseo por África en camión”. Oraingo honetan, bidaiaria José Luis Aranburu izango da. Hitzordua 19:30ean izango da, Irungo Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta sarrera doakoa izango da. Interesdunak aretoa bete artean sartu ahalko dira.
Saioa gazteleraz izango da, eta “Paseo por África en camión” ikus-entzunezkoa proiektatuko da non kontinente afrikarrak eskaintzeko duen guztia ezagutuko da, 60 bat minutuz. Ondoren, solasaldi bat izango da protagonistarekin.
“Paseo por África en camión”
Zimbawe, Botswana eta Namibia. Noranahiko kamioi batean Afrikan zehar zabuka. Victoria ur-jauziak, 1,7 km-ko zabalerarekin eta 120 m-ko altuerarekin, Zambeze ibaia, Okavango ibaiaren delta, itsasora isurtzen ez den ibai afrikar handia, Kalahari, Namib basamortua, eguzkiaren arabera kolorez aldatzen diren 81.000 km2-ko duna itzelak, Afrikako ilunabarrak bere distira osoan… Gehiago eskatu daiteke?
Zure abenturaren bila
Zure abenturaren bila bidaia programa bat da, non gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzten, abenturako irudien laguntzaz betiere. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu izan dira, hala nola Antartikara egindako espedizioak, planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoetan egindako irteerak.



