Ostegun honetan, urriaren 24an, Zure abenturaren bila programaren barruko bigarren saioa egingo da: “Perú: mucho más que Machu Picchu”. Hitzordua 19:30ean izango da, Irungo Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta sarrera doakoa izango da. Interesdunak aretoa bete artean sartu ahalko dira.
Saioa gaztelaniaz izango da, eta Peruk eskaintzeko duen guztia ikusteko aukera emango du, 60 bat minutuz. Ondoren, solasaldi bat izango da, Susana de la Rubia abenturazalearekin.
“Perú: mucho más que Machu Picchu”
Protagonistak bakarrik bidaiatu zuen: zamaontzi batean Marañón ibaian barrena, kanoan Amazonasen barrena, autobus lokaletan, motogurdian, kamioian… Ozeano Barearen Limako ertzetik Chachapoyaseko mendietara, Iquitosera eta bertako kautxu plantazioetara, uroen Titikaka aintzirako uharte flotatzaileetatik eta are Boliviatik.
Zure abenturaren bila
Zure abenturaren bila bidaia programa bat da, non gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzten, abenturako irudien laguntzaz betiere. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu izan dira, hala nola Antartikara egindako espedizioak, planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoetan egindako irteerak.