KikiliSalda Antzerki Taldeak “Y así seguimos” obra eskainiko du Emakumeen Etxean ostiralean

Ostiral honetan, hilak 17, 18:30ean, KikiliSalda Antzerki Taldeak “Y así seguimos” obra emango du Irungo Emakumeen Etxean . Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Irungo Emakumeen Etxea Elkartearekin Etxea elkarrekin kudeatzeko sinatutako hitzarmenaren esparruan antolatutako ekintza izango da. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.

Emakumeek historian bete duten eginkizuna eta borroka feministaren fronteak azaltzen ditu obrak, umorez eta zorroztasunez. Obrak 2023an, Antzerkide elkartearen antzerki arineko III. jardunaldietan, Pabellón 6 aretoan, Bilbon, obra sozialik onenarentzako saria irabazi zuen.

Antzerki taldea osatzen duten bederatzi emakumeek arte eszenikoetarako zaletasunari esker ezagutu zuten elkar. Emanaldiaren ondoren, ikus-entzuleekin mintzatuko dira.

“Diálogos Feministas” programa

“Diálogos Feministas” izeneko programa berriaren barruko lehenengo jarduera izango da. Programa horren barruan, askotariko jarduerak antolatuko dira Etxean, hilabete bakoitzeko bigarren ostiralean, emakumeek bizi dituzten askotariko errealitateen gainean hainbat ikuspuntutatik hitz egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude