Irungo Udaleko Segurtasun eta Bizikidetza arloak gaur jakinarazi duenez, Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du igande honetan, otsailaren 5ean, goizaldean hirian gertatutako ibilgailu-sabotaje masiboaren ustezko egilea delakoan. Guztira, 80 ibilgailu baino gehiagoren gurpilak zulatu zituen hiriko hainbat tokitan, bizilagunen artean ondoeza sortuz.
Ikerketen ostean, ustezko egilea identifikatzea lortu zuten agenteek. Inguruko segurtasun-kamerei esker, gizona identifikatzeko eta aurkitzeko aukera izan zuen Udaltzaingoak, eta atxilotu egin zuten. Joan den astelehenean epailearen esku geratu ostean, atxilotua aske utzi du epaitegi eskudunak, prozesu judizialaren zain.
Salaketak aurkezteko deia
Irungo Udaltzaingoak dei egiten die ekintza bandaliko hauen biktima izan diren eta oraindik salaketarik aurkeztu ez duten herritar guztiei Irungo Udaltzaingoaren polizia-etxera joan daitezen salaketa formalizatzera, horrek ikerketa osatzen lagundu eta egilearen aurkako legezko neurriak hartzeko aukera emango baitu.