Ficoba Twing Raid lasterketaren abiapuntu izango da bigarren urtez jarraian

Otsailaren 25ean, asteartean, Twing Raid elkartasun lasterketa solidarioa Ficobatik abiatuko da. Goizeko 7:00etatik 11:00etara kontrol mekaniko, administratibo eta medikoak egingo dira eta lasterketa, berriz, 11:45ean abiatuko da. Lille-n egoitza duen Access Organisation Group-ek antolatutako lasterketa da eta guztira 500 pertsona 250 Twingo ibilgailutan parte hartuko dute.

Aurten Twingo ibilgailu parte-hartzaileen kopurua nabarmen handitu da. Iragan urtean 200 pertsonak parte hartu zuten, eta oraingoan 500 pertsona baino gehiago eta 250 Twingo ibilgailu izango dira 10 egunetan Irun eta Marrakex arteko kilometroak egingo dituztenak, elkartasun laguntza banatzeko: parte-hartzaileen ekarpenekin 1.000 kg janari eta higiene produktuak banatuko dira. Horrez gain, Marokoko eskola desberdinetan material kitak banatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude