Irungo Emakumeen Etxeak Dorleta Kortazarren ipuin kontaketa hartuko du ostegunean, martxoaren 20an. Ahozko Kontakizunen Eguna dela eta, ipuin kontalariak Hitzen Lapurra istorioa kontatuko du. Ekintza arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte.
Dorleta Kortazarrek 8 urtetik gora darama ipuin-kontalaritzan, publiko guztientzako emanaldiak eman baititu hainbat jaialditan, hala Euskadin nola kanpoan. Narrazioaren ondoren, bertaratuek elkarrekin hausnartzeko espazio bat irekiko da.
Ipuinak balioan jartzea
Jarduerak ipuinek duten balio agerian jarri nahi du, espazio segurua baitira bizitzaz hausnartzeko eta pertsonok bizi dituzten askotariko errealitateak aztertzeko. Izan ere, gizartean ditugun testuinguruak distantzia batetik ikusteko, aztertzeko eta sentitzeko parada ematen dute.



