Aurtengo Inauterietako programako jarduera nagusiak bizitzeko prest da hiria. Zanpantzar atera ondoren , hurrengo geltokia Amaia KZ izango da, han aurkeztuko baitira konpartsak ostiralean. Eta larunbat eta igandean, desfile herrikoiak, eta baita landa-inauteriak eta Euskal-Herri Inauteria ere. Programa berriz itzuli da, iazko etenaldiaren ondoren.
Gaur, 20:00etan, konpartsen aurkezpena egingo da, Amaia KZn. Asteburuan, larunbatean, landa inauteriak izango dira, Bidasoan, Anakan, Olaberrian, Katean, Behobian eta Meakan, 09:00etatik aurrera, baita Euskal Inauteriak ere, 12:00etatik aurrera, zeinak San Juanen bukatuko diren. Inauterietako desfilea 17:00etan hasiko da, eta hamazazpi konpartsak parte hartuko dute. Era berean, elektrotxarangak joko du, 20:30etik aurrera, Karrika Nagusian eta inguruan, eta, azkenik, 20:30etik 23:30era bitartean, diskofesta bat egingo da, Zabaltza plazan. Igandean, berriro ere, 09:00etatik aurrera, landa inauteriak izango dira, Arbesen, Olaberrian eta Meakan, baita desfilea ere, 17:00etatik aurrera.
Inauterietako egitaraua asteartean bukatuko da, hilak 21, 19:30ean, San Juanen sardina erreta: Ondare Kultur Elkartea eta Santiago Deabruak arduratuko dira pirotekniaz, Zabaltza plazatik San plazarainoko betiko ibilbidean. Aurrez, 19:00etan, dantzagarriak izango dira, Zabaltza plazan bertan.
Trafikoari buruzko oharra
Udaltzaingoak jakinarazi du ezen, larunbateko eta igandeko desfileak direla eta, 16:15etik 20:00ak arte gutxi gorabehera, hiriko hainbat toki ukituta gertatuko direla honela:
16:15etik aurrera, Letxunborro hiribidean erreia moztuta egongo da Zubimuxurako noranzkoan, Anaka kalearekiko bidegurutzetik aurrera.
16:50etik aurrera, kale hauetarako sarrerak ukituta gertatuko dira: ANAKA – DONOSTIA – ZUBIMUXU – HONDARRIBIA – COLON IBILBIDEA- GIPUZKOA HIRIBIDEA – URDANIBIA PLAZA – SANTA ELENA – SAN MARTZIAL.
Desfilea igaro bitartean, bizilagunentzat sarrerak moztuta egongo dira Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaiz eta Cipriano Larrañaga kaleetan. Erdialdera (Aldapeta, Legia,…) Gipuzkoa hiribidetik eta Luis Marianotik sartuko da, kontrako norabidean.
Honela geratuko da erdialdeko parkingetara sartzea:
Colon parkinga: 16:50etik aurrera, Gipuzkoak hiribideko sarbiderako, trafikoa mozteko egongo diren agenteek Elizatxo hiribideko biribilgunetik sartzen utziko dute. Joaquin Gamónetik irten beharko da (kontrako norabidean), Aldapeta – Artaleku – Gipuzkoa hiribidea norabidean.
San Juango parkinga: San Juango sabideak erabat moztuta egongo dira. Prudencia Arbide kaletik sartu ahal izango da.
Aldaketa horiek guztiak pixkanaka bertan bera geratuko dira, desfilearen atzealdea igaro ahala eta oinezkoen segurtasuna bermatzen denean (20:00ak aldera). Bitartean, hobe da saihesbidea erabiltzea joan-etorrietarako.
Hiri barruko autobus-lineetan aldaketak:
Larunbatean:
- Irunbus L1: Zaisa – Ospitalea
16:30etik 20:00etara, ospitaleko norakoan: Osinbiribil biribilguneraino ohiko ibilbideaegingo da. Ondoren, autobusak norakoa aldatuko du eta Nafarroa hiribidetik jaitsiko da, eta GI-636 errepidetik joango da Letxunborro etorbideraino, eta gero ospitalera. Zaisako norakoan: Monte Aldabe kalera arte ohiko ibilbidea egingo da. Ondoren, GI-636 errepidetik Osinbiribileraino joango da Behobiarantz.
- L2: San Juan – Katea – Txingudi
16:30ean Fermin Calbetónetik azken irteera. Ordu horretatik aurrera, Fermin Calbetónen geltokiaren ordez Elizatxo 11ko (Olibondoen biribilgunea) geltokian amaituko da ibilbidea.
- L3: San Juan – Artia
16:30etik 20:00etara, Osinbiribil biribilguneko geltokian amaituko da ibilbidea.
- Irunbus L4: San Juan – Antzaran – Olaberria
16:15ean Fermin Calbetónetik azken irteera. Ordu horretatik aurrera, Fermin Calbetónen geltokiaren ordez Elizatxo 11ko (Olibondoen biribilgunea) geltokian amaituko da ibilbidea.
Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.
Igandean:
- Irunbus L1: Zaisa – Ospitalea
16:30etatik 20etara, ospitaleko norakoan: Osinbiribil biribilguneraino ohiko ibilbidea egingo da. Ondoren, autobusak norakoa aldatuko du eta Nafarroa hiribidetik jaitsiko da, eta GI-636 errepidetik joango da Letxunborro etorbideraino, eta gero ospitalera. Zaisako norakoan: Monte Aldabe kalera arte ohiko ibilbidea egingo da. Ondoren, GI-636 errepidetik Osinbiribileraino joango da Behobiarantz.
- L2: San Juan – Katea – Txingudi
16:00etan Fermin Calbetónetik azken irteera. Ordu horretatik aurrera, Fermin Calbetónen geltokiaren ordez Elizatxo 11ko (Olibondoen biribilgunea) geltokian amaituko da ibilbidea.
- L3: San Juan – Artia
16:30etik 20:00etara, Osinbiribil biribilguneko geltokian amaituko da ibilbidea. Irunbus L4: San Juan – Antzaran – Olaberria 16:15ean Fermin Calbetónetik azken irteera. Ordu horretatik aurrera, Fermin Calbetónen geltokiaren ordez Elizatxo 11ko (Olibondoen biribilgunea) geltokian amaituko da ibilbidea.
Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.
Desfileko konpartsak eta ordena: