Irungo Udal Euskaltegiak jakinarazten du plaza libreak geratzen direla apiriletik ekaina bitarteko A1 mailako ikastaro trinkoan. Ikastaroa apirilaren 28an hasi eta ekainaren 20an bukatuko da eta 09:00etatik 13:15era izango da. Izenematea Irungo Udal Euskaltegian bertan (Urdanibia plaza, 5) egin daiteke edo telefono bidez, zenbaki honetara deituta: 943 505 273.
Ikastaroa doan egiteko aukera
LANNAHI programako baldintzak betez gero, ikastaro trinkoa doakoa izango da. Ikastaroa doakoa izateko baldintza hauek bete behar dira:
- LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatua egotea.
- Langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.
Ikastaroa doan egiteko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleek, ohiko matrikula ordaindu beharko dute. Ordaindutako kopurua udalak urtero ateratzen duen beka deialdiaren bidez berreskuratzeko aukera izango dute.



