Herritarren eta ikertzaileen eskura erabat, Udal Artxiboa 1.600 metro lineal inguruko dokumentu gordailu bat da, eta 245 metro inguru XX. mendearen aurreko dokumentuei dagozkie; 1.100 inguru, XX. mendeko dokumentuei; eta gainontzekoak, mende honetakoei. Artxibatutako dokumentu gehienak paperean idatzita daude, antolatuta eta deskribatuta.
Jon Ugarte Irungo Udaleko Gobernu Irekirako eta Herritarren Arretarako ordezkariak adierazi duenez, “toki hau luxua da zinez; ikerketarako, gai pertsonaletarako eta are entretenimendurako eta aisialdirako erabili nahi eta behar duten guztien eskura dagoen altxor bat, sasoi betean dagoena kontsulten kopuruaren hazkundeak adierazten duenez”. Sagrario Arrizabalaga artxibozainarekin batera bertan izan da gaur ordezkaria bisitan.
Udal zerbitzu honen izaera bera kontuan izanik, artxibatuta dagoen dokumentazio gehiena Irungo Udalak mendeetan sortu eta/edo jasotakoa da, pentsatzekoa denez. Nolanahi ere, badira beste funts eta dokumentu bilduma batzuk, hirugarrenek edo beste erakunde batzuek sortu eta/edo bildutakoak. Hain zuzen ere, honako hauek dira hirugarren eta erakundeok: Irungo Kasinoa, Múgica Brunet, Augusto Aguirre, Irungo epaitegia, Amaya zinema, Electra Irun – Endara, Caja Rural Católica, Mariano Otero, Irun-Hondarribia Bakearen aldeko Taldea, Ricardo Berodia, Julio Esteban Tife, Santiago Garrido, Sainz de Vicuña familia, Bidasoko Txapelaundiak, Xabier Zuazu Foruria eta Ramón Guirao.
2024, Udal Artxiboaren gorakadaren urtea
2023an ez bezala, iaz, Artxiboaren aurrez aurreko bisitak etengabeak izan ziren, udan izan ezik, orduan askoz ere gutxiago bisitatu baitzen. Ildo horretatik, ikertzaileen bisita kopurua ere handiagoa izan zen aurreko urtekoa baino, baita erreprodukzioena ere:
| DOKUMENTUAK | IKERTZAILEAK | ||||
| Kontsultak | Erreprodukzioak | Bisitak | |||
| 2023 | 2024 | 2023 | 2024 | 2023 | 2024 |
| 916 | 839 | 275 | 358 | 161 | 242 |
Herritarrek, berriz, 290 eskaera aurkeztu zituzten Erregistro Nagusiaren bidez, gero zegokien espediente elektroniko indibidualaren barruan sartu zirenak.
Eskatzaileek beraiek esku artean erabilitako informazio iturriak (espedienteak, liburuak, paper sortak eta prentsa) eta artxibozainaren eta/edo artxibozain laguntzailearen bidez erabilitakoak 802 izan ziren, eta 1.602 erreprodukzio egin ziren partikularren eskariz.
Bestalde, Artxiboak badu web tematiko bat, besteak beste fototekako eta hemerotekako funtsak, inprimakiak eta Udalaren azpifunts historikoko dokumentuak deskribatzeko idazpenak online kontsultatzeko balio duena, eta, betidanik, hura izan da Udaleko web nagusia, Informatika Arloak 2010eko hamarkadan emandako datuek adierazten dutenez. Bada, 2023ko ekainetik 2024ko abendura, honako hau izan da Artxiboaren webguneko kontsulten kopurua:
| Bisitari kop. | Bisitatutako orrialde kop. | |||
| 2023 | 2024 | 2023 | 2024 | |
| Urtarrila | 387 | 18.395 | ||
| Otsaila | 394 | 15.474 | ||
| Martxoa | 327 | 11.146 | ||
| Apirila | 379 | 8.942 | ||
| Maiatza | 404 | 15.263 | ||
| Ekaina | 422 | 432 | 11.695 | 9.101 |
| Uztaila | 352 | 302 | 11.215 | 7.587 |
| Abuztua | 330 | 277 | 14.106 | 7.669 |
| Iraila | 384 | 399 | 13.608 | 9.474 |
| Urria | 444 | 373 | 13.103 | 7.890 |
| Azaroa | 378 | 388 | 12.816 | 12.806 |
| Abendua | 422 | 375 | 15.450 | 11.526 |
| GUZTIRA | 2.732 | 4.438 | 91.993 | 135.273 |
Barne kontsultei dagokienez, honako hauek dira Irungo Udaleko unitate eta arloetako enplegatuek egindako espediente eta informazio eskaerak:
| Kontsultak/eskaerak | Erreprodukzioak, paperean eta/edo euskarri digitalean | |||
| 2023 | 2024 | 2023 | 2024 | |
| Alkatetza-Udalburutza | 51 | 123 | 68 | 82 |
| Hirigintza | 159 | 120 | 969 | 357 |
| Ekonomia Obrak eta Mantentze Lanak | 14 | 29 | 175 | 268 |
| 12 | 34 | 12 | 68 | |
| Kultura | 33 | 27 | 348 | 302 |
| Gizarte Ongizatea | 19 | 2 | 13 | 6 |
| GUZTIRA | 288 | 335 | 1.585 | 1.083 |
Kolaborazioak
Aipatzekoak dira gai historikoetan aholku emateko eta/edo irudiak lagatzeko kolaborazio eskaerak ere. Adibidez, 2024an, fototeka digitaleko irudiak Artium eta Bilboko Arte Ederren Museoa antolatzekoak ziren erakusketetan jartzeko lizentziak eman ziren.
Udalerri barruan, berriz, grabatu bildumako ale batzuk komisariotzat María José Noain izan zuen erakusketa baterako laga ziren, eta Pedro Usabiagarekin elkarlanean ere jardun zuen Artxiboak, 2025ean Cristóbal Balenciaga jostunaren kolaboratzaile nagusi Rafael Esparzari buruz egitekoa den erakusketa baten arduraduna baita.



