Basurko eta Anaka kaleak Emigrazio eraikin berrira egokitzeko lanak aurrera doaz

Emigrazioko eraikina eta bere ingurua berrurbanizatzeko lanak azken fasean daude. Eraikina kanpoko lanek aurrera jarraitzen duten bitartean, intalazioaren barnealdea txukuntzen ari dira bertan zerbitzu berriak eskaini ahal izateko. Cristina Laborda Irungo alkateak, Gorka Álvarez Obra, Mantentze eta Azpiegituretako ordezkariak eta Sergio Javier Mugikortasuneko ordezkariak sarbide berriak egokitzeko egiten ari diren lanak bisitatu dituzte gaur.

Alkateak zonaldearen berrurbanizazio azkeneko fasearekin pozik agertu da:, “San Migel auzoarentzako oso garrantzitsua izango den obra dugu honakoa, izan ere, espazio berriak eta oinezkoentzako berritutako guneak eskainiko ditu”. Alkateak erantsi duenez, “pausu berri honekin, herritarrentzako hobekuntzak ikustarazten hasiko dira, eta eraikina erreferente bihurtuko da auzoan bizi direnentzako”.

Bestalde, Gorka Álvarez ordezkariak azpimarratu duenez, “lan hauek beharrezkoak dira Alejandro Sota arkitektoak 1963an diseinatutako Emigrazioko Eraikin historikoari balioa emateko, garai hartako Euskadiko arkitektura modernoaren adibide garrantzitsu bat baita”. Obra, Mantentze eta Azpiegituretako ordezkariaren hitzetan, jarduketa hauek aukera emango dute auzoan espazio atseginagoak sortzeko; izan ere,  populazio-dentsitate handiko auzoa da, eta beste garai batzuetako hiri-bilbe bat da, nahaspilatua. “Aldi berean, azpiegiturak modernizatu eta irisgarritasuna ere hobetuko da”, azaldu du Álvarezek.

Campezo Obras Y Servicios SA enpresa izan da kontratu honen adjudikazioduna, 443.375,16 euroan (BEZa barne) eta lau hilabetekoa da lanak bukatzeko epea. Jarduketa nagusia Basurko kalea oinezkoentzat egokitzea izango da, Javier Esteban Indart eta Anaka kaleen arteko tartean. Bestalde, Anaka kaleko Emigrazioko eraikinaren espaloia ere berrurbanizatuko da, zabalduz, oinezkoentzako seguruagoa izan dadin. Lan horiek hasten direnean, zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo da Javier Esteban Indart kalean, eta jaitsierakoa izango da.

Gainera, antolamendu berriarekin, ibia duten etxabeen erabiltzaileen ibilgailuak bakarrik sartu ahalko dira Basurko kalean, eta debekatuta egongo da gainekoentzako. Lan horiek eraikinaren barneko plaza urbanizatzeko proiektuarekin koordinatzen dira, ‘Emigrazioko Eraikinaren Birgaitze Energetikoa’ egikaritze-proiektuaren barruan baitago.

Berrurbanizazio-lanez gain, nabarmendu behar da eremu osoko argiteriaren eta saneamenduaren udal-azpiegiturak ere berrituko direla. Pandemiaren garaian, oinezkoentzako eremua sortu zen auzoan bertan, eta horri gehituko zaio berrurbanizazioa; izan ere, Javier Esteban Indart kalea oinezkoentzako izango da Zubiaurre kalearen eta Bartolome de Urdinso kalearekiko bidegurutzearen arteko zatian.

Eraikin historikoa

Emigrazioko Eraikinaren lanen esparruan, lekua gizarte-ekipamendu bihurtzea sartzen da. Ekipamendu horrek erabilera eta espazio oso garrantzitsuak izango ditu auzoarentzat: adinekoen lokal bat, Haurtxoko bat, liburutegi bat eta Auzo Elkartearentzako egoitza bat.

Alejandro de la Sota arkitektoak diseinatu zuen Emigrazioko Eraikina, José María Iturriaga arkitektoarekin elkarlanean. 1963an bukatu zituzten eraikitze-lanak, Espainiako Emigrazio Institutuaren ardurapean, eta 1990eko hamarkadaren hasierara arte erabili zen eraikina.

Eraikinaren berezko berezitasuna dela eta, jatorrizko eraikinaren berezko izaerari eutsiz birgaituko da, eta, horregatik, kontu handiz egin beharko dira birgaitze-lanak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude