Legution eta Trasonan lehiatu dira Santiagotarrak klubeko kirolariak asteburu honetan

Santiagotarrak klubeko kirolariek hainbat lehiaketetan parte hartu dute asteburu honetan. Larunbatean banku mugikorreko arraun taldea Gipuzkoako Arraun Olinpikoko txapelketan parte hartu zuten legution. Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean berriz, Trasonak kadeteen sprint kopa hartu zuen.

Kadeteen Sprint Kopa Trasonan

Pasa den asteburuan, maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, Trasonak (Asturias) kadeteen esprint kopa hartu zuen. Santiagotarrak-Urbycolanek hamargarren postua lortu zuen 80 talde baino gehiagoren artean.

Laia Elias kanoistak bosgarren postua eskuratu zuen C1 200 metrokoan. K1-500 emakumeko B finalean, Eider Ceciliak lortu zuen lehen postua (Espainiako 10.), June Arrastuak bosgarrena (14.) eta Katixa Francok zazpigarrena (16.).

Taldeka ere oso emaitza onak lortu ziren. Laia Eliasen eta Rodrigo Revengaren C2 mistoak zilarrezko domina lortu zuen; K2 500ean, June Arrastua eta Eider Cecilia bosgarren izan ziren. K2 mistoko B finalean, Nerea Egiguren eta Iker Camacho bederatzigarrenak izan ziren.

Gainera, Santigotarrak bi K4 ontzi atera zituen, emakume kadeteenak. Eider Ceciliak, June Arrastuak, Katixa Francok eta Nerea Egigurenek brontzezko domina eskuratu zuten eta Luar Blancok, Irati Escribanok, Irati Garciak eta Araia Sanchezek seigarren postua.

Banku mugikorrekoak Legution

Joan den larunbatean, maiatzaren 31n, 09:00etatik aurrera, S.D.Santiagotarrak banku mugikorreko arraun taldeak Gipuzkoako Arraun Olinpikoko Txapelketan parte hartu zuen Legution. Santiagotarrak klubeko taldeak 61 arraunlarirekin parte hartu zuen 29 ontzitan.

Txapelketako emaitzarik aipagarrienak, honako hauek lortutako garaipenak izan ziren: Ane Zabaleta eta Nahia Diez emakumezkoen haur-scull bikoitzean; Alain Garcia, Unai Arcelus, Marco Viniegra eta Asier Yagüe kadete mailako gizonezkoen laukoan; Julen Villafranca eta Beñat Fernandez senior mailako gizonezkoetan; Maria Martinez eta Maialen Bengoetxera emakumezko gazteen scull bikoitzean; Maitane Zapirain, Aitzpea Gonzalez, Elaia Estomba eta Ainhoa Zapirain emakumezkoen lau scull absolututan; Julen Beltran, Inhar Romano, Xabier Payo eta Oier Emazabel gizonezkoen lau scull gaztetan.

Hurrengo eekainaren 7an Legution jokatuko den Euskadiko Txapelketa izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude