Bioterrak 10.000 bisitari inguru bildu ditu asteburu honetan Ficoban. Beste urte batez, Euskadiko azoka ekologikoa, topagune bihurtu da bizitza osasuntsuago, kontzienteago eta ingurumenarekiko errespetuzko estilo baten alde apustua egiten duten guztientzat. Azokaren 22. Edizioan 120 erakusketarik parte hartu dute eta 70 ekintza baino gehiago antolatu dira.
Bere zuzendari Maialen Gaztañagaren hitzetan, “Bioterra 2025ek berriro ere frogatu du ekologia eta ongizatea ez direla moda pasakor bat, baizik eta gero eta zale gehiago dituen bizimodua. Gaztañagak azpimarratu duenez, “urte bat gehiago, eta 22. edizioa da, azoka aukera paregabea izan da alternatiba berriak ezagutzeko, adituen iritziak jasotzeko eta, batez ere, gure ohiturak aldatzeko eta gure osasuna eta planeta zaintzeko arrazoiak aurkitzeko”.
Gipuzkoako publikoaren parte hartzeaz gain, aipatzeko da Iparraldeko bisitarien presentzia, guztira %10 izan direnak, eta horrek azokaren balioen inguruko interes eta mugaz gaindiko konpromisoaren adierazgarri da.
22. edizioa
Bioterraren 22. edizioak ikuspegi integrala eskaini du ekologia eta ongizatearen inguruan, eta ekintza eta proposamenak izan dira parte hartzaileak egunero egindako keinu txikiek gure osasunari eta planetari nola eragin diezaioketen hausnartzera gonbidatu dituztenak.
Asteburuan zehar garatutako 70 ekintza paraleloetatik nabarmentzekoa da oliba olio birjinari eskainitako gune berriaren harrera ona. Proposamen honek oliba olio birjinen barietate ezberdinak ezagutzeko aukera eman du, bere produkzio ekologikoa ikasteko eta oliba olioen kalitate desberdintasunak bertatik bertara ezagutzeko.






