Irungo Udalak 2024-2025 ikasturtean euskara ikasi edo hobetzen aritu diren irundarrentzat diru-laguntza deialdia zabaldu du. Dirul-aguntza honen bitartez, euskara ikasten ari diren euskararen erabilera sustatzen duten eragileak lagundu nahi dira. Eskaria Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin behar da, bertan eskatutako datuak betez.
Dirulaguntzak dagoeneko eskatu daitezke. Interesatuek Irun Txartelarekin (edo beste ziurtagiri digitalarekin) egin dezakete eskaria www.irun.org/egoitza atalean eta bertan eskatutako datuak betetzea baino ez dute egin behar. Irungo Udalak egiaztapenak ofizioz egingo ditu.
Euskara ikasteko bultzada
Irungo Udaleko Euskara Ordezkaria den Josu Iguiñizek azaldu duenez, “EAEko Euskara Aholku Batzordeak datozen 10 urteetarako onartu duen AROAren erronketetako bat da euskara irakatsi eta ikasteko aukerak indartu eta berriak sortzea. Irungo Udaletik euskara ikasteko aukera berriak sortu eta baldintzak erraztu behar ditugu eta horrekin jarraituko dugu hurrengo urteetan”.
Hori aintzat hartuta, Irunen euskal hiztun berriak sortzea eta euskal hiztunen artean erabilera-esparruak zabaldu eta indartu nahi da, euskara ikasteko erraztasunak emanez, eta egokiak diren baliabideak jarriz.
Duen garrantziarengatik, Irungo Udalak 66.000,00 euroko aurrekontua du dirulaguntza hauetarako. Beken zenbatekoa, ikas-prozesua aprobetxamendu akademikoaren araberakoa da eta gastuen %100a hartu dezake.



