Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak “Nobela Grafikoa eta Errepublika” erakusketa inauguratuko du bihar

Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarrak “Nobela Grafikoa eta Errepublika” erakusketa inauguratuko du bihar. Erakurketa martxoaren 26ra arte bisitatu ahalko da Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan. Erakusketa astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era eta larunbat, igande eta jai egunetan goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeetan 18:30etik 20:30era bisitatu ahalko da.

Erakusketa honetan, Nobela Grafikoa gaur egun den bezala ezagutuko dute bisitariek, II. Errepublikan, Gerra Zibilean eta gerraostean gertatutako kontakizunekin.

Nobela Grafikoa egile bakar baten gidoia duen argitalpen-formatua da, eta istorio bakarra du, non marrazkia eta narratiba uztartzen diren eta gai sakonak eta istorio zabalak aurkezten diren. XXI. mendeko mugimendu abangoardista bat da, XIX. mendearen bigarren erdian jaiotako komikigintza alternatiboaren oinordekoa, prentsa satiriko eta umorezkoari lotuta sortzen den adierazpide berria, irakurle helduarentzat espresuki sortua eta egina.

Espainian, Monos aldizkariak (1904-08) Travesuras de Bebé sailari “Espainiako lehen eleberri grafikoa” deitu zion. Urte asko geroago, 1948an, Ediciones Regueraren La novela gráfica bilduma hasi zen.

Egia da Espainiako komikigintzaren lehen belaunaldietako oso egile gutxik lortu zutela beren lanetik bizitzea. Baldintza guztietako marrazkilari eta ilustratzaileek lan egin zuten bai prentsan bai liburuan, batzuek umore grafikoa landu zuten eta gehienek beste lan batzuk izan zituzten, marrazkilari lanbidetik urrun, baina horietako asko kontsekuenteak izango ziren eta komikiak marraztuko zituzten bizitza osoan zehar.

Hortik, egile bakoitzak bere aldetik eta denak guztien obrari begira, komikigintzaren oinarrizko egiturak ezarri zituzten, eta, hitzik gabeko komikigintzarekin esperimentatzean, kontakizuna binetetan eraikitzean gidoiak duen garrantzia ulertzera iritsi ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude