Udako kultur agendaren barruan, irundarrek Maite Guevara konpainiaren ‘Susto’ antzezlana ikusteko aukera izango dute larunbat honetan, abuztuaren 23an, 22:00etan, San Juan plazan. Hitzordua doakoa da. Bertaratzen diren pertsonek ikusle guztiei zuzendutako umore ikuskizun beldurgarri batez gozatu ahal izango dute.
‘Susto’ (Sustoa)
“Lau komediagilek El castillo del terror filmean egiten dute lan, eta jende gutxi joaten da bertara. Kontuak aspaldi ez dira ateratzen eta haien bizimoldea hari batetik zintzilik dago. Gaur da bere azken aukera show handi bat egiteko eta jendea beldur dardarka. Horrela, agian, berehala kaleratzea saihestuko dute. Dena askoz errazagoa izango litzateke haiek ez balira hain zuzen beldur handiena dutenak”.



