Argoiak kultur elkarteak etxeko animaliei buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzordua urriaren 8an, asteazkenean, izango da, arratsaldeko 17:00etan. Hitzaldia elkarteak Bertsolari Uztapide kaleko 6. zenbakian duen egoitzan. Sarrera doakoa izango da.
Naiara Muro animalia txikien albaitariak emango du hitzaldia. Albaitariak animalien ongizaterako eta eguneroko osasunerako aholkuak emango ditu.