Irungo Udalak Irun’go Atsegiña Elkarteko erraldoiak omentzeko ekitaldia egingo du datorren larunbatean, hilak 18. Ekitaldia Udaletxean izango da, San Pedro Eguneko ekitaldi ofizialetan udalbatzari 100 urtez lagundu izana eskertzeko.Joan den ekainaren 29an San Juan plazan bertan Udalak omenaldia egin zien ere, efemeridea dela eta ekitaldi horretarako sortutako zapi oroigarrien banaketarekin.
Erraldoi eta buruhandien konpartsa honen ibilbide luzearen eta balio sinbolikoaren ondorioz, Irungo Udalak, joan den iraileko ohiko Osoko Bilkuran, aho batez onartu zuen haren aitorpen instituzionala egiteko mozioa, azken mendean Irungo hiriari egindako kultura- eta ondare-ekarpena azpimarratuz San Pedro eguneko bidean laguntzeaz gain, urte hauetan guztietan hirian antolatutako ekitaldi ugarien alde egin duten lan nekaezinagatik ere erabaki da erraldoiak omentzea
Udaletxeko Areto Nagusian egingo da ekitaldi hau. Horretako, Irun’go Atsegiña Elkarteko zortzi erraldoiak lehen aldiz igoko dira areto horretara. Aurreskuaren ostean, elkarteari omenaldia egingo zaio Areto Nagusian, ekitaldi instituzional batean. Ekitaldi horretan, udalbatza egongo da, Cristina Laborda alkatea buru izango duelarik.
Cristina Laborda alkatearen hitzetan, esker oneko ekitaldi honek zikloa ixtea ekarriko du, aurtengo jaietan hiriarentzat hain enblematikoa den Irun’go Atsegiña bezalako elkarteari egindako omenaldiaren ondoren. Alkateak adierazi duenez, “erraldoiek mende batean San Pedrokoa bezain egun seinalatuan udalbatzari laguntzeko ardura handia izan du, eta, beraz, esker on honek azken 100 urteetan erakutsitako entrega eta maitasun guztia itzultzea dakar”.
100 urtez bidelagun
Joan den ekainaren 29an mende bat bete zen Irun’go Atsegiña Elkarteko erraldoi eta buruhandiak Irungo Udalbatzarekin batera Junkaleko Andre Mariaren parrokiara doan segizioko kide gisa lehen aldiz dokumentatuta agertu zirenetik. Parrokia horretan ospatzen da San Pedro eguneko Meza Nagusia.
Hala jasota dago Udal Artxibategian gordeta dagoen 1925eko jaien programaren sakelako edizioan. Garai hartan, korporazioa 9:30etan irteten zen, «Udal Banda, danbolindariak, gaitariak, erraldoiak eta buruhandiak» laguntzaile zituela, orduko programaren arabera.
Efemeridea ospatzeko, Irungo Udalak omenaldi bat egin nahi dio kultur erakunde horri, esker ona eta aintzatespena adierazteko, ez bakarrik 1925etik hiriarentzat hain berezia den San Pedro eguneko ospakizunetan parte hartzeagatik, baizik eta u



