Azaroa hilabete sortzailea izango da Irungo gaztelekueetan

Artia eta Martindozenea gaztelekuek eta GazteARTEan Konekta zerbitzuak 12 eta 18 urte arteko nerabe eta gazteentzako jardueren programazio oparoa prestatu dute azarorako. Jarduera gehienak doan izango dira. Interesdunek aurrez aurre eman ahalko dute izena.

Billar mahai bat diseinatu eta eraikitzeko tailer batetik, escape room bat, baita arroparen kustomizazioa ere, hilabete osoan zehar, gazte irundarrek aisialdiko jarduera eskaintza erakargarri bat izango dute eskura, baita aire zabaleko kirol jarduerak ere.

Nabarmengarria da Martindozenea Gaztelekuan bi gune bereiziko direla ikasturte honetan ere, adinaren arabera: ostiral eta larunbatetan, bigarren solairua 15 eta 18 urte artekoek gazte irundarrentzako proposamenak sortu eta garatzeko erreserbatuko da.

Izen ematea

Artia gehienak doan izango dira, eta interesdunek aurrez aurre eman ahalko dute izena, gaztelekuetan bertan; @gazteleku_martindozenea, @gazteleku_artia edo @gazteartean_irun Instagram kontuen bidez, 681 946 798 (Artia gaztelekuko), 690 706 472 (Martindozenea gaztelekuko) eta 656 794 372 (5 eta 18 urte artekoentzako gunea) telefono zenbakietara idatzita.

Ordutegia

Artia eta Martindozenea Gaztelekuak asteartetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara, zerbitzua eskaintzen dute eta ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara. 15 eta 18 urte artekoentzako gunea ostirala eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude