25.000 korrikalari baino gehiagok Behobia eta Donostia arteko bidea egin zuten atzo

Atzo, azaroak 9, Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioa ospatu zen, 20 kilometroko ibilbidean zehar. 25.000 korrikalari baino gehiago helmugaratu ziren atzo proba herrikoi eta gogorrean.

Emaitza nagusiei dagokionez, Gizonezkoetan Raúl Celada Álvarez leondarrak irabazi zuen txapela (1:01:28). Poduimeko bigarrena Diego Mentrida izan zen. Emakumezkoetan Katherine Ruth Tisalema Puruncaja ekuadortarra izan zen garailea, marka bikainarekin (1:09:34). Garaile biek, Celadak eta Tisalemak, lehen aldiz lortu dute Behobian garaipena.

Euskaldun azkarrena berriz, Iraitz Arrospide gipuzkoarra izan zen, hirugarren postuan sailkatu zelarik (1:01:46), berriro ere podiumean amaituz.

Gurpil aulkietan, gizonezkoen irabazlea Roberto Bacaicoa Azpeitia (1:36:10) izan zen. Patinetan gizonezkoetan Aitor Vacas Agorreta (0:38:24) eta emakumezkoetan  Garazi Ganuza Quel (0:47:59) nagusitu ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude