Larunbat honetan, azaroak 15, irundarrek jazz eta soul musikaz gozatzeko aukera izango dute Suite Seda eta Arima Soul taldeen kontzertuarekin. 21:00etatik aurrera CBA Kultura eta Sormen Zentroan izango da. Sarrerak Udalaren webgunean, Luis Marianoren Turismo Bulegoan, Amaia KZren leihatilan edo CBAren leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira, ordubete lehenago, betiere sarrerak eskuragarri geratzen badira. Sarrerak 5,50 euro balio du.
Suite Seda
Suite Seda bost lagunek osatutako talde donostiarra da. 2023an funk, soul eta disko musika jotzera bideratutako proiektu musikal bat osatzea erabaki zuten.
Arima Soul
Arima Soul Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak osatutako proiektu musikal zarauztarra da. Bere proposamenak Soul, R & B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Bere errepertorioan euskaraz abestutako konposizio propioak daude, baina baita Marie «Queenie» Lyons, Gil Scott-Heron eta beste artista batzuen bertsioak ere.



