“Irun Hiria” Musika Bandak San Zezilia eguna ospatzeko kontzertua emango du igandean

Azaroaren 22an Santa Zeziliaren eguna ospatzen da. Hori dela eta, azaroaren 23an, igandean, “Irun Hiria” Musika Bandak kontzertua eskainiko du, bere zaindaria omentzeko. Hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da, Amaia Kultur Zentroan. Sarrera doan da, gonbidapenarekin.

Gonbidapenak Udalaren webgunean, Luis Mariano lorategietako turismo bulegoan eta, betiere sarrerarik geratzen bada, txarteldegian bertan, kontzertua hasi baino ordubete lehenago, lortu daitezke.

Irun Hiria Musika Banda

Irun Hiria Musika Banda kultur taldea 1976an eratu zen. Nagusiki, kontzertu eta emanaldietan jarduten da, urte osoan, hala nola San Pedro eta San Martzialetan, eta baditu hitzordu finko batzuk: San Pedro eguneko kontzertua, Junkaleko Andre Mariaren omenez eman ohi duena, Larreaundiko maiatzaren 1ekoa, Santiagoko polka kontzertua, Euskal Jira… Gainera, inauteriak, Erregeen desfilea eta beste ospakizun batzuk animatzen ditu, hainbat formatutako aretoko kontzertuak ematen ditu (kontzertu tradizionalak, haurrentzako kontzertuak, artista gonbidatuekiko kontzertuak…), eta hiriko auzoetako jaiak ere girotzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude