Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketaren edizio berri baterako deialdia egin da. Aurten gai irekiarekin, baina genero indarkeria desagerrarazteko mezuak dituzten ipuinak bilatzen dituzte. Lanak 2025eko azaroaren 25etik, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Egunetik, eta 2026eko otsailaren 8ra arte aurkeztu ahalko dira. Lehiaketaren 11. edizioak hitzen bidez indarkeria matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzen jarraitu nahi du.
Parean elkartearen ekimenez antolatutako lehiaketak Asun Casasolari, ekimenaren motorra izaten jarraitzen duena, eta berdintasunaren aldeko bere borrokari omenaldia egitea bilatzen du. Aurreko edizioetan bezala lehiaketak bi multzo izango ditu, gazteak, 0 eta 16 urte bitartekoak eta helduak. Bietan lanak euskaraz edo gaztelerazko modalitateetan aurkezteko aukera emango da.
Parte hartzeko baldintzak
Ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkez dezake, betiere orrialde bakarrekoa izanda. Ezinbestekoa da lana originala, argitaratu gabea eta aurkezten den hizkuntzan idatzitakoa izatea; ez dira itzulpenak onartuko.
Lanek formatu hauek errespetatu beharko dituzte: DIN A4, espazio bikoitzarekin, “Arial” letra-tipoan eta 12 puntuko tamainan. Horrela, lau kategoria ezarri dira: Euskarazko Gazte Kategoria (A), Gaztelaniazko Gazte Kategoria (B), Euskarazko Helduen Kategoria (C), eta Gaztelaniazko Helduen Kategoria (D).
Aurkezpena eta Epeak
Lanak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 25ean hasiko da eta 2025eko otsailaren 8an amaituko da. Ipuinak bi bide hauetatik bidali daitezke: posta arruntez edo posta elektronikoz.
Posta arruntez bidaltzeko helbidea BDS koop. (Aixin Zolua Ibilbidea, 5, 20304 Irun, Gipuzkoa) da. Lan bikoiztua, ezizen batekin sinatua eta aparteko gutun-azal itxi batean datu pertsonalak sartuta aurkeztu beharko dira, anonimotasuna bermatzeko. Gutun-azalaren kanpoan kategoria adierazi behar da.
Posta elektronikoz bidaltzeko helbidea asuncasasolaipuina@gmail.com da. Ipuina PDF formatuan erantsiko da ezizenez sinatuta, eta beste dokumentu batean (“XXX datuak” izenekoa) bidaliko dira datu pertsonalak (ezizena, izen-abizenak, NAN, helbidea, jaioteguna, telefonoa eta e-posta). E-mailaren gaian “Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketa” eta kategoria (adibidez: “A Kategoria”) jarri behar da.
Hautaketa Prozesua eta Sariak
Epaimahaia literatura eta kultura munduko kideek osatuko dute. Emaitza 2026eko martxoan jakinaraziko da, Emakumearen Egunaren inguruan egingo den ekitaldi berezi batean. Helduen euskarazko ipuinak Iurre Ugarte, Ainara Zuazabeitia eta Aitziber Zapirain izango dira epaileak. Helduen gaztelerazko modalitatean berriz, Mertxe Tranche, Maria Jose Noain eta Mariam Benitez izango dira epaimahai kideak. Gazteen euskarazko atalean ordea, Itziar Gómez, Ainara Maia eta Esther Lopezen eskuetan egongo da erabakia. Azkenik, gazteen gaztelerazko atalean, Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa Gonzalezek izendatuko dituzte irabazleak.
Sariak kategoria bakoitzeko irabazle banari (lau saridun guztira) zuzenduta daude:
- A eta B kategoriak (Gazteak): 100 euroko diru-saria eta Katakrak liburu-dendak emandako 50 euroko liburu sorta (mezu feminista duten edo emakumezko autoreek idatzitako obrak).
- C eta D kategoriak (Helduak): 300 euroko diru-saria.



