Gaur publikatu da 24. Korrikaren ibilbidea. “Euskara Gara” lelopean, 2026ko Korrika Atharratzen hasi eta Bilbon amaituko du ibilbidea. Guztira, 3436 lekuko – hartze izango dira 24. Korrikan zehar, eta 2175 kilometro izango ditu aurten ibilbideak, bidean gutxi gorabehera 460 herri zeharkatuz. Irundik zehazki bi aldiz igaroko da, martxoaren 24an eta 25ean; bi egunetan goizaldean.
Zehazki, martxoaren 24ko, astearteko, goizaldeko 3:44ean iritsiko da 2026ko Korrika Irunera. Katea auzotik sartu eta Lapitze, Larreaundi, Arbes eta Azken Portutik igaro ostean, Berarako bidean jarriko da 5:27ean, Behobiatik hiritik ateratzeko.
Hurrengo egunean, martxoaren 25ean, asteazkenean, bi zatietan igaroko da Korrika Irundik. Lehenik, 4:57ean iritsiko da berriro 24. Korrika Irunera. Kasu honetan, Lapurdi atzean utzi, eta hirira Santiago zubitik. Iparralde hiribidetik igoko da jarraian, Colón ibilbidea eta Hodnarribia kalea hartu eta Hondarribira igarotzeko 5:17ean. 6:08etan berriz, Zubimusu biribilgunetik Korrika Irunera itzuliko da 6:08etan eta Letxunborro hiribide osoa zeharkatuz 6:31etan Irundik, Gaintxurizketatik gora igoz.
Ibilbidearen xehetasunak Korrika aplikazioan azaldu dira esklusiban, eta bertan zein webgunean kontsulta daiteke nondik igaroko den. Kilometroak eskuratzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko da.



