Gabonetako programazio bereziaren barruan, Konekta zerbitzuak bi jarduera antolatu ditu 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat. Abenduaren 23an Saskibaloi txapelketa egingo dute eta abenduaren 30ean Bilboko Jump Yardera irteera egingo dute.
Abenduaren 23an, 3×3 Saskibaloi txapelketa egingo dute Belaskoenea ikastetxeko kantxatan. Goizeko jarduera izango denez, goiz entretenigarria pasatu nahi duen orori izena ematera animatu dituzte. Irabazleentzat saria egongo da. Talde bakoitzak lau partaide izan ditzazke. Izena emateko epea abenduaren 21ean amaituko da. Taldearen izena emateko dokumentu hau bete eta Konekta zerbitzura bidali beharko da konekta@irun.org emailera, @gazteartean instagramera edo 656794372 telefonora.
Abenduaren 30ean, Bilbora joango dira Jump Yard espazio berriaz gozatzeko. Gune hau ezagutu nahi duen gazte guztiak animatzen dituzte irteerara batzera. 10’90 euro bakarrik ordainduta, dibertsio egun oso bat izango dute. Izena emateko epea abenduaren 20ean amaituko da. 10:00etan Irundik irten, 11:30tan Jump Yard-era iritsi, 14:30tan Jump Yardetik irten,14:45ean Bilbon bazkaldu eta denbora librea eta 18:30ean autobusera joan eta Irunera itzuli.