Larunbatean Plaiaundin jokatutako errugbi partidek era guztietako emaitzak izan dituzte

Argazkiak: Zaisa Txingudiren partidako une ezberdinak (Txingudi Errugbi Kluba).

Larunbatean Plaiaundin jokatutako errugbi partidek era guztietako emaitzak izan dituzte. Gabiria Txingudi/Baztanek 10 eta 20 galdu du Hernaniren aurka, Zaisa Txingudik 5-5 berdindu du Urgozoren kontra eta Biok Txingudik alde nabarmenarekin garaitu du Iruña.

Gabiria Txingudi/Baztan

Oso gertu izan du Gabiria Txingudi/Baztanek, partida Hernaniren bi entsegu jasotzen hasi bada ere. Taldearen jarrera ez da txarra izan, baina aurkariak izan duen intentsitate puntura iristeko pixka bat falta izan zaio.

Atsedenaldira iritsita, etxeko taldeak egin beharrekoarekin asmatu du eta bere lehen entsegua lortu du Aimar Echevesteren barnekaldi bati esker, atsedenaldira 5-10 zihoalarik. Bigarren zatiaren hasieran, Txingudi/Baztanek berriro jo eta berdinketa lortu du Ewan Littleren markarekin (10-10). Lau minutu geroago, Hernanik aurrea hartu du hirugarren entseguarekin baina parekotasuna ez da aldatu (10-15). Izan ere, Txingudi/Baztanek berdinketa berriz lortzeko aukera izan du, baina baloia entsegu-eremutik gertu galdu ondoren, Hernanik laugarren entsegua lortu du 10 eta 20koa ipiniz markagailuan. Porrot honek Txingudiren sub 16 taldeak Euskal ligako 2.fasea B multzoan jokatuko duela esan nahi du.

Zaisa Txingudi

Gizonezko taldearen hamabostekoan Hodei Guerrero, Xabi Sánchez, Aritz Rodriguez, Jenö Kocsis, Jon Mediavilla, Iker Tejero, Hector Pescador, Asier Gonzalez, Ekain Hiribarren, Carlos Lora, Andoni Quiñones, Roman Solis, Adur Manterola, Alberto Robleda eta Alejandro Lasa izan dira. Aulkitik hasi dira Jon Sanchez, Julen Iglesias, Mikel Genua, Javi Paredes, Carlos Perez, Lander Vielba, David Miguel eta Ioritz Franco.

Erritmo handiarekin hasi dute Camareroren jokalariek Urgozoren aurkako partida eta Plaiaundiko zelaiaren egoerak ere alde izan dute. Zornotzako Urgozori, belar artifizialeko zelaian jokatzera ohituta dagoena, kosta egin zaio bere jokoa garatzea. Ostikatzaileek ez dute bere eguna izan eta Txingudik markagailua estreinatzeko izan duen aukera ezin izan du aprobetxatu.

Jokoa moteltzen joan da bi taldeek eginiko zigor kolpe gehiengatik, izan ere, bizkaitarrek bi txartel hori jaso dituzte atsedenaldia baino lehen.

Gutxiago izanda ere, entsegua lortu dute Txingudik egindako plakaketa-huts bakarra aprobetxatuz (0-5). Hala ere, emaitza aurka izateak ez ditu mugakoen animoak baretu eta intentsitatez jarraitu dute markagailua iraultzea bilatuz.

Bigarren zatian iritsi da saria Txingudirentzat. Aurrelariek saretutako jokaldi batean, Julen Iglesiasek entsegu-marra gurutzatzea lortu du, partida berdinduz amaieratik ordun laurdenera. Azkeneko minutuetan bi aldeen arteko hartu-emanak jarraitu du, baina inork ez du lortu markagailua gehiago mugitzea.

Biok Txingudi

Biok Txingudi Saioa Gartzia, Yaiza Garcia, Maren Santacruz, Lohitzun Aia, Zumendi Caro, Lea Etxebarrieta, Leire Muñoz, Enara Arruti, Gaia Morris, Miren Fernandez, Onintza Burgera eta Paola Vega. Aulkitik Lucia Duran, Irati Lazkano, Lupe Pescador, Laida Rodriguez eta Maddi Garmendia hasi dira.

Hasieratik menderatu dute etxekoek eta egindako zazpi markak lehenengo bigarren minutuetan lortu dituzte. Defentsan zein erasoan fin ibili dira eta haien jokoan nabarmentzen joan da. Bigarren zatian abiadura bat jeitsi dute erasoan, baina defentsan ondo jarraitu dute. Bigarren zatian ez dute puntu gehiagorik lortu, Iruñak bere marka bakarra egin duelarik.

45 eta 8 irabazita, sailkapenerako oso garrantzitsuak diren 5 puntuak lortu dituzte.

Txingudiren gazteen beste bi taldeek ez dute bere eguna izan gaur Riojaren etxean. Etxeko taldeek jokoaren fase guztiak menderatzea lortu dute eta mugakoek ez dute aukerarik izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude