Biok Txingudik  erronka berria izango du asteburu honetan Bizkaian

Argazkia (La Unica): Biok Txingudi eta La Unicaren arteko partida. Iturria: La Unica

Erronka berria Txingudi Errugbi Taldearen emakumezkoen taldearentzat. Larunbateko aurkariak, Durango Rugby Taldeak, jokatu dituen sei partidak irabazi ditu eta txapelketaren lidergoaren bila dabil.

Norgehiagoka zaila aurreikusten badute ere, beltz-txuriek La Unicaren aurkako partidan erakutsitako jokoa errepikatu nahi dute play-offerako postuak asko urrundu ez daitezen. Orain, hamargarren kokatzen dira sailkapenean 11 punturekin, play-offera sarbidea ematen duen seigarren postutik 5 puntura.

Lan honetarako, ia jokalari guztiak egongo dira prest; Maier Aia eta Ainara Guerrico dira zalantza bakarrak.

Durangon hitzordu bikoitza

Emakumezkoen taldea baino lehen, 12:15etan, 18 urtez azpikoTxingudi/Bera Bera bizkaitarren aurka jokatuko du bere ligako partida. Bi taldeak sailkapeneko bi azkeneko postuetan daude kokatuta, aukera paregabea puntuak gehitzeko.

Partida erabakigarria eta berriak sub 16entzat

Txinguditik adierazi dutenez, Gabiria jatetxeak izena emango dio 16 urtez azpiko taldeari. Izena estreinatzeko, denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat jokatuko du Plaiaundin, larunbatean 10:00etatik aurrera. Aurkaria, Eibar RT, liderra da eta Txingudi/Baztan hiru puntura baino ez du. Partida hau lehenengo faseko azkenekoa izango da eta bigarren fasean sartzeko norekin jokatu beharko duten play-offa erabakiko da larunbatean.

Tokata taldea, bueltan aspaldiko partez

Txingudiren tokata atalari denboraldi honetan ospatuko dituen topaketa ezberdinen lehenengoa iritsi zaio. Larunbatean, 12:00etatik aurrera, Errioxa, Baiona eta Bordeleko jokalariak jasoko ditu lagunarteko txapelketa jokatzeko.

Selekzioetara deitutako jokalariak

Datozen egunetan, Euskadiko 16 urtez azpiko selekzioak eta Gipuzkoako mutilen 13 urtez azpiko, 14 urtez azpiko eta neska gazteen taldeek Txingudiren ordezkariak izango dituzte entrenamenduetan.

Gipuzkoako 13 urtez azpiko eta 14 urtez azpikoek Soraluzen izango dute entrenamendua larunbatean eta bertara Giovani Ciurar, Oihan Echeveste, Galder Eizagirre, Mick Little, Urtzi Arrieta, Justin Duarte, Jonathan Guerrero eta Mattin Petrikorena daude deituak.

Lurraldeko neska gazteak igandean arituko dira Errenterian eta Txingudiren 18 urtez azpiko jokalari guztiak izan dira deituak entrenamendu honetara. Klubak, gainera, jardunaldi honen antolaketanlagunduko du, Oarsoaldean inoiz egin den lehenengoa.

Azkenik, Aritz Arrieta Euskadiko 16 urtez azpikoek selekzioak astelehenean egingo duen saiora deitua izan da, berriz ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude