Konekta zerbitzuak Gabonetarako plan bereziak antolatu ditu

Konekta zerbitzuak Gabonak lagunartean ospatzeko ekintzak antolatu ditu. Ekintza berezi horiek abenduko eta urtarrileko ostegunetan eta ostiraletan egingo dira, abenduaren 21etik urtarrilaren 5era. Proposatutako ekintzak 15 eta 18 urte arteko gazteentzat dira.

  • Abenduaren 21ean, ostegunean: San Tomas 17:30etik 20:30era Martindozenea Gaztelekuan.
  • Abenduaren 22an, ostiralean: Gabonetako gailetak 17:30etik 20:30era Martindozenea Gaztelekuan.
  • Abenduaren 28an, ostegunean: 10:30etatik 13:30era Sormen tailerra Pio XII plazan eta 16:30etik 19:00era Zirkoa.
  • Abenduaren 29an, ostiralean: Urban date 17:00etik 19:00etara Pio XII plazan eta 19:30etik 21:00era hezitzaile topaketa Martindozenea Gaztelekuan.
  • Abenduaren 4an, ostegunean: Argazki transferra eta pirografia 17:30etik 20:30era Martindozenea gaztelekuan.
  • Abenduaren 5ean, ostiralean: Txuri Urdinera irteera 11:15etik 16:30era Colón pasealekuko Topo geltokitik irtenda. Irteeran parte hartzeko 4 euro ordaindu eta mugi txartela eraman beharko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude