Martxoaren 13a baino lehen eskaera aurkeztu beharko dute Sanmartzialetan txosna jarri nahi dutenek

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du martxoaren 13ra arte, ostirala, aurkez daitezkeela 2026ko San Pedro eta San Martzial jaietan Urdanibia plazan txosna jartzeko eskaerak. Interesatutakoek informazio guztia kontsultatu dezakete jada udal webgunean.

Onartzen diren eskaeren behin-behineko zerrenda eta baztertzen direnena martxoaren 18an argitaratuko dira, eta zozketa publikoa martxoaren 26an, 19:00ean, egingo da, Amaia KZko hitzaldi aretoan, eskatzaile bakoitzaren ordezkari bat bertan dela.

Eskaera egiteko baldintzak

Deialdian parte hartzeko baldintza batzuk bete behar dira. Batetik, kultur edo kirol arloko irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteek, aisialdikoek eta entitate eta elkarte sozialek, eskakizun hauek betez gero:

  • Indarreko legediaren arabera eratuak izatea eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan edo Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta egotea
  • Egoitza soziala Irunen izatea
  • Eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan gutxienez Irunen jardun izana

Bigarrenik, bi erakundek edo gehiagok eskaera bakarra aurkeztu ahalko dute, aipatutako baldintzak guztiek betetzen badituzte betiere.

  • Irungo ikastetxeetako, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko institutuetako eta Helduen Hezkuntza Ikastetxeko ikasleek. Ikastetxe bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahalko du.
  • Beste pertsona fisiko edo juridiko orok

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude