Caravanturrek 10 urte beteko ditu Ficoban caravaning-aren erreferente gisa

Caravantur azokak hamarkada bat betetzen du turismo ibiltariaren zaleentzako ezinbesteko topagune bihurtuta. X. edizio hau Ficoban ospatuko da, Euskadiko hitzordu “campero” nagusi gisa sendotuz eta hurrengo oporrak autokarabanaz planifikatzeko erakusleihorik onena bilakatuz.Hiru egunez, Ficobako hiru pabiloiek 20 enpresa erakusketari baino gehiago bilduko dituzte.

Caravanturren aisialdirako ibilgailuen ordezkaritza zabala egongo da: camperizatzeko furgoneta mistoak, Urban Van modeloak, “Gran Volumen” motakoak eta goi-mailako autokarabana integralak. Gune hau aproposa da lehen ibilgailua bilatzen ari direnentzat, zein berritu edo alokatu nahi dutenentzat.

X. urteurrena

Hamargarren urteurrena dela eta, Caravanturrek modu berezian ospatuko du urtemuga bisitariekin. Edizio honetan hainbat artikulu zozketatuko dira: autokarabana edo camperrentzako aseguruak, aisialdi-esperientziak eta Futuroscopera joateko familia-sarrerak. Gainera, azokan bertan ibilgailu bat erosi edo alokatzeko 600 euroko ohiko laguntza zozketatuko da.

Caravantur ez da erakustoki huts bat, ibilbideak planifikatzeko gunea ere bada. Bisitariek Euskadi, Nafarroa eta Levanteko camping-en inguruko informazioa aurkituko dute, baita Marokora bidaiatzeko proposamenak ere. Horrez gain, segurtasun-alarmetan eta barrualdeko tapizatuetan espezializatutako enpresak egongo dira. Giroa osatzeko, aisialdi gunea eta food truck-ak ere ez dira faltako.

Sarrera, zerbitzuak eta ordutegia

Azokarako sarrera eta aparkalekua doakoak dira, eta Euskotrenen geltokia bertatik bertara dago. Kanpotik datozenek gaua aparkaleku egokituan igaro dezakete, aurrez www.caravantur.eus webgunean izena emanda. Ateak ostiralean irekiko dira 16:00etatik 20:00etara; larunbatean egun osoko ordutegia egongo da (10:00 – 20:00) eta igandean 10:00etan hasi eta 19:00etan itxiko da azoka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude