Caravantur, caravaning, kanper eta furgoneten azoka, Ficoban egingo da asteburu honetan

Ficobak Caravantur azokaren 9. edizioa hartuko du asteburu honetan. Martxoaren 7tik 9ra caravaning, kanper eta furgoneten azoka egingo da bertan. Aisia-ibilgailuen eskaintza zabala hartuko dute Ficobako 3 pabilioiek, hobekien  hornitutako autokarabanetatik hasi eta furgonetarako osagarrietaraino.

Azokako aparkalekua doakoa izango da, baita azokarako sarrera ere. Caravantur azoka ostiralean 16:00etatik 20:00etara, larunbatean 10:00etatik 20:00etara eta igandea 10:00etatik 19:00etara bisitatu ahalko da. Gainera, aisialdi gunea eta food truck-ak izango ditu. Bisitariek  600 euroren zozketan parte hartu ahalko dute, azokan ibilgailua erosteko/alokatzeko.

Caravantur azokaren bederatzigarren edizioak hainbat motatako caravaning ibilgailuak bilduko ditu azoka-eremuan, eta protagonista izango da, berriz ere, kanper segmentua; urban eskuragarriez gain, furgoneta kanperizatuak eta kit moldagarriak ere izanago dira, eta baita aukerako kanperrak, Bolumen Handiko modelorik ekipatuenak eta konfigurazio desberdineko autokarabanak ere.

Azokan, automozioko marken kanperrak eta furgonetak pertsonalizatzeko kanperizagailuak eta osagarriak aurkitu ahal izango dira, eta, gainera, ez dira faltako bidaia-standak, eta oporretarako eta asteburuetako irteeretarako osagarriak ere.

Poltsiko guztietarako aukerak

Autokarabanan edo kanperrean bidaiatzea ez da luxu bat; izan ere, erosteko aukeraz gain, alokatzeko aukera ere badago, eta baita maletategi-kitak ere. Izan ere, ibilgailuaren tipologiak eta tamainak poltsiko guztietara egokitzeko aukera ematen digute. Gainera, alokairua alternatiba interesgarria izan daiteke, ihesaldiak modu ekonomikoan planifikatu ahal izateko, denboraldiko garaiaren arabera, autokarabanak eguneko 80 euroan lor daitezke eta.

Gaua bertan pasatzea

Kanpotik etorri eta autokarabanan edo kanperrean aparkalekuaren eremuan gauez aparkatu nahi duen bisitariek horretarako aukera izango dute. Horretarako, izen ematea azokaren webgunean egin beharko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude