Muga gaindituko duen kultura eta aisialdi proposamen berri bat iritsiko da eskualdera uda honetan. Argizar jaialdia sortu da, uztailaren 4an eta 5ean Hendaian ospatuko den topagunea. Ekimena ingurune natural paregabean kokatuko da, zehazki Txoko kanpinean, itsasotik 200 metrora soilik, “ozeanoa, eguzkia eta giro atsegina” ardatz hartuta.
Jaialdi hau familia osoari zuzendutako eta muga gaindiko topaketa bat izateko ilusio eta asmoarekin jaio da. Bertan, euskal kultura, musika, ongizatea, sormen tailerrak, diseinatzaile zein sortzaileen merkatua, gastronomia eta adin guztietako herritarrentzako (handi zein txiki) jarduerak nahasiko dira asteburu bakar batean, esperientzia oso eta abegitsua eskaintzeko.
Asteburuan zehar eskaintza zabala eta anitza egongo da eremu osoan barrena. Hain zuzen ere, hainbat gune eta ekintza berezi egongo dira prest bertaratzen direnentzat. Musikari daogkionez, zuzeneko kontzertuak eta DJ saioak egongo dira espazioa etengabe girotzeko. Gastronomiak ere bere lekua izango du, food trucks-ak egongo dira aukera gastronomiko ezberdinak eskaintzeko. Jaialdiaren barnean sortzaileen merkatua eta familientzako sormen tailer gehigarriak antolatuko dira. Ongizatea eta haurrak, surfa, ongizate guneak, esaterako, Aral Quiromasajeren hitzaldiekin, eta haurrentzako (kids) jarduera espezifikoak prestatu dituzte. Eskaintza musikalari dagokionez, Kalakan talde ezagunaren zuzeneko kontzertua izango da jaialdiko plater nagusietako bat, eta haiekin batera beste hainbat gonbidatu berezi ere igoko dira agertokira.
Txartelak salgai
Jaialdiari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko, txartelak erosteko edo informazio gehiago eskuratzeko, antolakuntzak Argizar jaialdiak webgunea jarri du herritarren eskura. Era berean, beren Instagram profil ofizialaren bidez (@festival.argizar) eguneraketa eta berritasun guztiak jarraitu daitezke.



