Jardueraz betetako urriko egitaraua prestatu dute Irungo Gaztelekuek 12 eta 18 urte arteko gazteentzat

Irungo Udaleko Gazteria Sailak urrirako programazio zabala antolatu du Artia zein Martindozenea Gaztelekuekin eta GazteARTEan Konekta zerbitzuarekin batera, 12 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteentzat. Horrekin batera, hilabete honetan berriro jarriko da martxan Martindozenea Gaztelekuko 15-18 Gunea; ostiral eta larunbatetan (17:00etatik 21:00etara), bigarren solairua adin-tarte horretako gazteentzat bakarrik gorde eta egokituko da beren egitasmoak garatzeko espazio propio gisa.

Aisialdi eskaintza horren barruan, gyoza-tailerrak, “meme” lehiaketak, ‘Gazte Konkis’ lehiaketa, “Hiri apokalipsia” Escape Room-a zein aire zabaleko kirol-jarduerak nabarmentzen dira.

Jarduera gehienak doan

Jarduera gehienak erabat doakoak izango dira, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman daiteke Gaztelekuetan bertan aurrez aurre, WhatsApp bidez edota sare sozialetako kontu ofizialetan (@gazteleku_martindozenea, @gazteleku_artia eta @gazteartean_irun). Bi Gaztelekuen ohiko ordutegi orokorra asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara izango da, eta ostiral zein larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude