Aitzondo Euskara Taldeak Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen XI. Txapelketa antolatu du datorren azaroaren 21erako, larunbata, Irungo Palmera-Montero gunean. Aro berriko hirugarren edizio honek Joxan Elosegi sortzaile irundarrak prestatutako ariketak izango ditu berriro ere, euskarazko hitz-jokozaleen artean giro goxoa eta topaketa alaia sustatzeko helburu nagusiarekin. 14 urtetik gorako euskaldun guztiek eman dezakete izena azaroaren 20ra arte helbidean edo WhatsApp bidez (685783470), 5 euroko inskripzio-saria egun bertan ordainduta.
Aurtengo txapelketak lau saio izango ditu goizean zehar: Hasierako proba, ‘Joan-jina’ joko berria, finalaurrekoa eta finala. Berritasun nagusi gisa, finalera hiru lehiakide bakarrik igaroko dira eta jendaurrean arituko dira paneletan kasko bereziekin bakartuta. Sari orokor gisa Eusko Label produktuak banatuko dira parte-hartzaile guztien artean, eta hiru finalistek txapela, diruzko sariak (400, 300 eta 200 euro), Alberdania bonuak eta bazkarirako txartela jasoko dituzte. Eguna borobiltzeko, herri bazkaria egingo da Bidasoako EKTn eta Irunabar taldearen ‘Irungo Bertso Zaharrak’ emanaldia egongo da arratsaldean




