
Joan den igandean Bidasoa XXI igeriketa klubak Klubaren Eguna ospatu zuen Azken Portuko kiroldegian, 2026-2027 denboraldi berriari hasiera ofiziala emateko. Aurreko urteetako ohiko formatuari jarraituz, ekitaldia adin guztietako igerilariek parte hartutako errelebo jendetsu batekin abiatu zen, harmailetatik bertaratutako zale eta senideen gozamenerako. Ondoren, kluba osatzen duten 200 igerilari ingururen aurkezpen ofiziala egin zen, denboraldi berriari begirako familia-argazki handi batekin borobilduta.
Jardunaldian zehar, aintzatespenen tartea ere ireki zen: aurreko denboraldian Bidasoa XXIren errekorrak hautsi edo emaitza aipagarriak lortu zituzten igerilari guztiek oroigarri bana jaso zuten Alkatearen eta Kirol Ordezkariaren eskutik. Kirol-jaialdiari amaiera emateko, txankleta-jaurtiketa lehiaketa dibertigarria egin zuten, eta bertaratutako guztiek lunch batez gozatzeko aukera izan zuten giro onean.
Lehiara itzultzea
Behin ospakizunak amaituta, lehiaketetan murgiltzeko unea iritsi da bidasoarrentzat. Asteburu honetan bertan hasiko dute denboraldi lehiakorra Neguko Liga federatuarekin eta Alebin Ligarekin. Federatuen kasuan, probak Azken Portuko igerilekuan bertan jokatuko dira (deialdia 15:00etan eta lehia 16:00etan); alebinek, berriz, Zarautzen izango dute lehen lehiaketa (deialdia 15:45ean atean eta lehia 17:00etan).



