Azaroa aisialdiko eta kiroleko jardueraz beteta iritsiko da Irungo Gaztelekuetara

Irungo Udaleko Gazteria sailak, GazteARTEan zerbitzuaren bitartez, azaroko egitarau oparoa aurkeztu du hiriko Artia eta Martindozenea Gaztelekuetan zein GazteARTEan Konekta espazioan. Hilabete osoan zehar, 12 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteek aisialdi hezigarriaz, denbora libreaz eta aire zabaleko kirol-jarduerez gozatzeko aukera izango dute, parte-hartzea eta elkarbizitza sustatzeko pentsatutako jardueren bidez.

Antolatutako ekintzen artean hainbat proposamen nabarmentzen dira, hala nola Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren inguruan prestatutako “Sorginak historiaren purga” izenburuko ihes-gela (escape room-a), “crumble cookies” gozogintza-tailerra edota gazteen artean arrakasta handia duten Among Us eta Super Smash Bros bideo-jokoen txapelketak. Horrez gain, Udalak gogorarazi du ostiral eta larunbatetan Gaztelekuko bigarren solairua 15 eta 18 urte bitartekoentzat soilik gordetzen dela, adin-tarte horretako gazteek euren intereseko egitasmoak eta proposamenak sortu eta garatzeko espazio propio bat izan dezaten.

Eskainitako jarduera gehienak doakoak dira. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, eta horretarako bide desberdinak jarri dituzte eskura: aurrez aurre Gaztelekuetan bertan, Instagrameko profilen bitartez (@gazteleku_martindozenea, @gazteleku_artia edo @gazteartean_irun), edota WhatsApp bidez mezu bat bidalita (681 946 798 zenbakira Artiaren kasuan, 690 706 472ra Martindozenearenerako eta 656 794 372ra 15-18 Gunerako). Ordutegiari dagokionez, bi zentroak astearte, asteazken eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik, eta ostiral zein larunbatetan 17:00etatik 21:00etara (15-18 Guneak ostiral eta larunbatetan izango du ordutegi bera).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude