Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak jakinarazi du datorren asteartean, azaroak 24, irekiko dela 2027ko Irungo Inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea. Deialdia 18 urtetik gorako herritar guztiei zuzenduta dago, eta lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 13a izango da, egun hori barne. Parte-hartzaile bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du; lanak jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du, aurretik saritu gabea, eta Udalaren webgunean kontsulta daitezkeen oinarri teknikoetara egokitua.
Proposamenak Amaia KZn entregatu beharko dira (Lopez de Becerra kaletik), asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara bitartean, eta igandeetan 11:30etik 13:30era. Postaz bidaltzea erabakitzen dutenek, berriz, abenduaren 13rako Kultur Zentroan bertan jasota egongo dela bermatu beharko dute. Lehiaketan bi sari ekonomiko banatuko dira: 600 euroko lehen saria eta 200 euroko accesita. Irabazleak aukeratzeko ardura inauterietan parte hartzen duten konpartsetako ordezkariek osatutako epaimahaiak izango du, eta abenduaren 16an bilduko da erabakia hartzeko.
Hautatutako kartela datorren urteko otsailaren 4tik 9ra ospatuko diren Irungo Inauterien irudi ofiziala izango da. Horrez gain, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak jendaurrean ikusgai jarriko dira Amaia KZn bertan, 2027ko urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte (bi egunak barne).



