Ametsa Kultur Elkarteak Ganbera abesbatza berria estreinatuko du abenduaren 28ko Gabonetako kontzertuan

Ametsa Kultur Elkarteak Gabonetako kontzertu tradizionala eskainiko du aurten ere. Abenduaren 28an egingo du, 19:00etan, Irungo Junkal Parrokian. Bi “Gloria”, bata Vivaldirena eta bestea Poulencena izango dira ekitaldi honetako errepertoriorako aukeratutako obrak. Luis Mariano orkestrak, Klara Mendizabal sopranoak eta Leticia Vergara mezzoak parte hartuko dute, eta, abesbatza bezala, Fernando Etxepare Gómezen zuzendaritzapean egongo dira.

Baina aurtengo emanaldiak beste osagai bat ere izango du, kontzertua are erakargarriagoa egingo duena, elkartearen baitan sortu den ganbera abesbatza berriaren aurkezpena ekarriko baitu. Leticia Vergararen zuzendaritzapean arituko da eta John Rutterren “The Lord bless you anda keep you” eta Philipp Stopforden “Lully lulla lullay” interpretatuko ditu.

“Oso ilusionatuta gaude proiektu honi esker -azaldu du Juantxo Achucarrok, elkarteko lehendakariak-. Ahots berriak erakarri nahi ditugu, erronka berriei aurre egin eta Iruni hainbeste poz eman dizkion elkartearen jarraipena ziurtatu. Abestea gustuko duen edonork, edozein adinetakoak izanda ere, gaur-gaurkoz elkarteak dituen abesbatzetako batean bere lekua aurkitzea gustatuko litzaiguke: adin goiztiarreko musika tailerra, haur abesbatza, Ametsa, Betiko eta, orain, ganbera abesbatza “.

Beraz, abenduaren 28a ez da beste kontzertu bat izango Ametsarentzat, etorkizunera begirako hitzordu bat baizik. Sarrerak salgai daude jada turismo bulegoan eta Elkartearen lokalean (Istillaga plaza, 5). 18 euro publiko orokorra eta 15 euro bazkideentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude