Gaur goizean, Irungo Udaleko Berdintasunerako eta LGTBIQ+ Eskubideetarako ordezkari Maite Cortinak Irungo Emakumeen Etxeko Ahalduntze Eskolako eta Eskola Feministako udaberriko programa aurkeztu du, Emakumeen Etxean bertan, Irungo Emakumeen Etxea Elkarteko kideekin batera; izan ere, Elkarteak eta Udalak Etxea elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren esparruan, Elkarteak antolatzen ditu Eskola Feministako tailerrak. Otsailaren 16a da ikastaro eta tailerretan izena emateko epemuga eta ekintzak otsailetik ekainera izango dira.
Era berean, ikastaro eta tailerrak emango dituztenetako batzuk izan dira agerraldian, hala nola Tamara Cuéllar, Juncal Alfonso, Isabel Allende, Nuria Ruiz eta Itziar Sistiaga, nork bere jarduera azaltzeko eta emakumeak parte hartzera animatzeko. Ikastaro eta tailerrak dohainik izango dira, Emakumeen Etxean bertan. Edonola ere, interesdunek informazio gehiago dute eskura, Udalaren webgunean.
Cortinak nabarmendu du zer garrantzitsua den “Emakumeen Etxean horrelako jarduerak programatzea, Etxea berdintasunaren eta mugimendu feministaren topalekua den aldetik. Programazio hau finkoa da dagoeneko gure agendetan, Berdintasun Zerbitzuak Irungo Emakumeen Etxea Elkartearekin eta emakumezko artista eta erreferentziekin batera berdintasun, ahalduntze eta entretenimendu giroa lantzeko egiten duen lanari esker. Irun horrelako programen erreferentzia izatea nahi dugu, eta horregatik sustatzen ditugu hirian gozatzeko moduko jarduerak”.
Hona hemen Ahalduntze Eskolan egingo diren ikastaroak: “Emakumeak eszenatokian: txotxongiloak eta ahalduntzea” (hamar saio, astearte arratsaldeetan, martxoaren 3tik maiatzaren 19ra, Tamara Cuéllarren eskutik), “Buztina, transformazio bide: etxea eta identitatearen eraikuntza” (sei saio, ostegun arratsaldeetan, apirilaren 16tik maiatzaren 21era, Juncal Alfonsoren eskutik), “Emakumea eta boterea” (lau saio, astearte goizetan, apirilaren 14tik maiatzaren 5era, Mariajo Noainen eskutik), “Loaren higienea” (lau saio, asteazken arratsaldeetan, apirilaren 22tik maiatzaren 13ra, Bidasoko ESIko Osakidetzako langile Julia Herrero eta Laura Ramudoren eskutik) eta “Antes muerta que sencilla” (euskarazko eta gaztelaniazko launa saio, apirilaren 27tik maiatzaren 20ra, EKUA taldearen eskutik).
Gainera, tailer trinko hauek egingo dira Ahalduntze Eskolan: “Txirigota feminista” (hiru saio, ostiral arratsaldeetan, maiatzaren 22tik ekainaren 5era, Mónica Núñezen eskutik); “Genero alborapen inkontzienteak, barrera ezkutua berdintasunera bidean” tailer mistoa, apirilaren 20an, 17:00etan, Isabel Allenderen eskutik; eta “Osasun hormonala”, maiatzaren 27an eta 28an, euskaraz eta gaztelaniaz hurrenez hurren, 16:30ean, ARA! Gorputz kooperatibaren eskutik.
Azkenik, Eskola Feministak lau tailer emango ditu: “Zurgintza eta altzarien muntaketa” (zortzi saio, martxoaren 5etik maiatzaren 14ra, Alaitz Mendizabalen eskutik); “Bizikleta gaineko autonomia: bizikleten mekanika eta mantentzea” (hamar saio, otsailaren 24tik maiatzaren 12ra, Nuria Ruizen eskutik); “Honelakoa naiz, nire burua maite dut”, otsailaren 20an eta 27an, 17:30ean, Emma Larretaren eskutik; eta “Idazketa emozionala: nire burua bizitzea, neu naizen historia” (hamar saio, ostegun goizetan, otsailaren 19tik maiatzaren 21era, Itziar Sistiagaren eskutik).
Izen ematea martxan
Interesdunek gaurtik otsailaren 16ra arte eman dezakete izena Ahalduntze Eskolako eta Eskola Feministako ikastaro eta tailerretan, Irungo Emakumeen Etxean bertan edo online, Udalaren webgunean.
Berdintasun Arloak gogorarazi duenez, emakume bakoitzak eskola bakoitzeko hiru ikastaro edo/eta tailerretan eman dezake izena gehienez ere, eta Irunen erroldatutako emakumeek lehentasuna dute. Bestalde, eskaera kopurua handiagoa bada toki kopurua baino, behin izena emateko epea bukatuta, hurrengo egunean (hau da, otsailaren 17an), 10:00etan, jendaurreko zozketa egingo da tokiak banatzeko, Emakumeen Etxean.
Alderantziz, ikastaro eta tailer batean izena ematen dutenen kopurua ez bada iristen gutxienekora, izena emateko epea luzatu egingo da, tokiak bete arte edo ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte. Gero, behin jarduera hasita, ez da izango izena ematerik.
Beste jarduera batzuk
Udaleko Berdintasunerako eta LGTBIQ+ Eskubideetarako Zerbitzuak beste jarduera batzuk antolatu ditu udaberrirako, irekiak: “Bakarrik egon nahi ez eta bakarrik egotea” hitzaldia, Amagoia Caballero psikologoaren eskutik, otsailaren 26an, 18:00etan; “Loaren higienea”, martxoaren 12an, Loaren Egunaren bueltan, 18:00etan, Laura Ramudo osasungintzako langilearen eskutik; eta “Desgaitasunen bat duten emakumeak: ahalduntzea, autonomia eta indarkeriarik gabeko bizitzak”, martxoaren 25ean, 18:30ean, Elkartu elkartearen eskutik. Gainera, “Emakumea eta kirola: erreferentziak martxan” jardueraren esparruan, apirilaren 13tik 17ra arteko astean, hitzaldi, tailer, erakustaldi eta topaketak izango dira, apirilaren 6a Kirolaren Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz,
Bestalde, Elkarrizketa Feministak programaren barruan, lau jarduera prestatu dira: “Urpeko arkeologia eta feminismoa”, otsailaren 13an, 18:30ean, Ana María Benito arkeologoaren eskutik; “Gure lekukotasunak, iraultza”, apirilaren 17an, 18:30ean, Cristina Fallarás kazetari eta aktibistaren eskutik; Gaita Mixta en Cervera taldearen hitzaldia eta erakustaldia, maiatzaren 15ean eta 16an; eta poteo feminista, txarangak girotuta, ekainaren 5ean.
Topaguneak
Aurreko urteetan bezala, Irungo Emakumeen Etxeak hainbat topagune ditu emakume irundarrentzat: “Komunikazio positiboa eta autoestimua”, asteazkenetan; ”Partekatu, eraldatu, jarraitu…”, asteazkenetan; eta “Gure artean”, ostegun eta ostiraletan. Ikasturte osoan biltzen diren emakume taldeak dira, askotariko gaiak jorratzen dituztenak. Interesdunek Emakumeen Etxera bertara jota eman dezakete izena, edo 943 505 505 telefono zenbakira deituta, ikasturteko edozein momentutan.
Aholkularitza zerbitzuak
Irunen erroldatutako emakumeentzako lau aholkularitza zerbitzuek martxan jarraitzen dute –hitzordua eskatu behar da–: juridikoak, afektibo sexualak, tituluak homologatzekoak eta bizimodu aktiboa eramateko eta jarduera fisikoa egiteko orientabidea ematekoak.
Haurtzaindegi zerbitzua
Udaberrian ere, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da jarduerek irauten duten bitartean, emakumeek 4 urtetik 12 urtera bitarteko seme-alabak ongi zainduta daudela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin gozatzeko jarduerez, doan.



