Amodio gutuna. Hirubide BHI

amodio gutuna

Esaten dute bakoitzak bere patua aukeratzen duela; horrela izango balitz
jende guztia pozik biziko litzateke, ezta? .
– Kaixo, maitia!!
Nola esan sentitzen dudan guztia? Ez da erraza eta guztiok dakigu hori.
Hilabete isilean eraman dut korapilo sorta hau, baina orain… ez dut indarrik sekretu hau barruan gordetzeko.
Hau ez da amodio eskutitz bat, ezta zuk nitaz zer nahi duzun galde-tzeko modu bat… Bakarrik barruan daukadan sentimendu hau kanporatu nahian nabil.
Ez dakit zer egin, nola jokatu, ezta zer esan zu nire alboan zauden bitartean. Niretzat zein perfektua zaren jakingo bazenu… zerbait aldatu egingo zen? Ez dut uste, baina batzuetan jakinarazi nahiko nizuke.
Hilabete hauek ez dira hain goxoak izan. Zoriona ez da nire laguna izan… baina jakinarazi didate zu zarela nire zorion bakarra.
Batzuetan konponbide bat aurkitzen saiatu naiz, zu ahazteko, baina ez da erraza izan. Azkenik onartu dut zu ahaztea ezinezkoa dela.
Zenbat gau lo egin gabe zugan pentsatzen, zenbat malko isuri ditut zu non zauden ez jakiteagatik. Gau horiek amaiezinak ziren eta oraindik izaten dira. Gau horietan hil egiten naiz eta zu ikustean…
Egia esan, ez nago zutaz maiteminduta… tristea izan arren obsesionatuta nago. Baina ez al da hori amodioaren zati bat? Desira eta buruhausteak?
Zurekin nagoenean edonor baino zoriontsuago sentitzen naiz.

María López, Rocío López eta Laura Piera
HIRUBIDE BHI-DBH2

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude