Andorrak irabazi du III. Ricardo Gómez Txapelketa

Asteazkenetik igandera bitartean, Irungo San José Obrero instalazioetan jokatu zen Ricardo Gómez futbol eskoletarako III. Txapelketa. Bertan, Andorra, aurtengo edizioko irabazlea izan da, 2012ko kimu kategoriako txapeldun. Baskonia nagusitu zen 2013ko kimu kategorian, San Marcial 2014an eta Landetxa 2015 benjaminean.

Aurreko urteetan bezala, txapelketaren antolaketak ongintza izan zuen helburu, eta leihatilan bildutako guztia Mowat Wilson elkarteari eman zitzaion oso-osorik. Elkarte horrek 4.061,50 euro irabazi zituen, eta gaixotasun arrarotzat jotako sindrome hori dutenen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, euren lana agerian utzi ahal izan zuten txapelketaren lau egunetan.

2012ko kimu kategorian, Andorrak zirrara handia eragin zuen bere partida guztietan nagusituz eta futbol-maila bikaina erakutsiz. Finalean Osasuna gainditu zuen (2-0), eta hirugarren eta laugarren posturako partidan Añorgak ezustean harrapatu zuen Comillas (1-2).

2013ko kimu kategorian Baskoniak 4-1 irabazi zion Arrupe Chaminaderi finalean, eta hirugarren postua Comillasentzat izan zen, Osasunari 1-2 irabazita.

2014ko Benjamin-en, poza San Marcial taldearentzat izan zen, finalean Mariñori 3-1 irabazita. Real Uniónek, berriz, hirugarren postua lortu zuen Hondarribiari 6-1 irabazita.

Eta 2015eko Benjaminen etxekoak eztia ezpainetan geratu ziren, finalean Landetxa taldearen aurka galdu eta gero (1-3). Hirugarren San Marcial B izan zen Hondarribiari 1-0 irabazi ziona.

Txapelketako lau egunetan, Estatu osoko 31 klubetako 67 taldek hartu zuten parte, eta 3.000 pertsona baino gehiago bildu ziren San José Obreroko instalazioetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude