Arbesko Errota kalearen atzealdea Borda Txikirekin lotzen duen bidea eta bidegorria hilabetez itxiko dira

Irungo Udaleko Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako Arloak jakinarazi duenez, martxoaren 3tik aurrera, Arbesko Errota kalearen atzealdea eta Borda Txiki jatetxea lotzen dituzten bidegorria eta landa bidea itxita egongo dira. Aurreikuspenen arabera, hilabete iraungo du itxierak eta, bitarte horretan, Arbesko Errota kalean erdi tentsioko linea desbideratzeko lanak egingo dira.

Zehazki, 110 metroko tarte bat itxiko da, Arbesko Errota kalearen atzealdearen eta Nortegasen erregulazio eta neurketa estazioaren artean. Edonola ere, estazioa eta etxebizitza pribatua landa bidetik bertatik iritsi ahalko dira, Borda Txiki jatetxetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude