Argoiak elkarte kulturalak etxeko animaliei buruzko hitzaldia hartuko du asteazkenean

Argoiak kultur elkarteak etxeko animaliei buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzordua urriaren 8an, asteazkenean, izango da, arratsaldeko 17:00etan. Hitzaldia elkarteak Bertsolari Uztapide kaleko 6. zenbakian duen egoitzan. Sarrera doakoa izango da.

Naiara Muro animalia txikien albaitariak emango du hitzaldia. Albaitariak animalien ongizaterako eta eguneroko osasunerako aholkuak emango ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude