Perkusio tailerrak izango dira Familia ta Lagun programak denboraldi berrirako antolatutako lehen jarduerak

Irungo Udaleko Gazteria Arloak Familia ta Lagun programaren denboraldiko lehenengo jardueraren berri eman du. GazteARTEan zerbitzuak 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzat eta berauen familientzat sustatzen duen programa da Familia ta Lagun, eta urrian jarriko da martxan, haurtxokoetako urteko programazioaren barruan.

Zerbitzuak 2020-2021 denboraldirako antolatu duen ekimen berri bat da; oraingoan, musikaren ingurukoa. Izan ere, programaren helburua da aisialdiaz familian gozatzeko guneak sortzea eta, horretarako, sorkuntzaren eta heziketaren esparruko jarduera dibertigarriak eskaintzea: uretako kirolak, yoga, familychef, bizikletan ibiltzea….

Gazteriako ordezkari Santi Jiménezek “horrelako programen izaera ireki, familiar eta hezitzailea” nabarmendu du, eta “pandemiaren ondoren burua altxatzen hasten ari garen honetan batez ere adingabeentzat eta berauen familientzat aire freskoa” dakartela gaineratu du.

Familia ta Lagun programaren barruko hurrengo jarduera Ekialdeko Afrikako erritmoen ingurukoa izango da: hango berezko musika tresnei eta dantza tradizionalei buruz gehiago ikasteko bi perkusio tailer. Zehazki, hona tailerren zerrenda eta aurreikusten den egutegia:

PERKUSIO TAILERRA + DANTZA AFRIKARRAK DANTZATU DITZAGUN!

Eguna: urriaren 16a, larunbata
Ordutegia: 11:00-13:00
Lekua: Kateko haurtxokoa (Araba k. 46)
Izena emateko epea: urriaren 8tik 13ra

PERKUSIO TAILERRA + MUSIKA TRESNAK ERAIKI DITZAGUN!

Eguna: urriaren 30a, larunbata
Ordutegia: 17:00-19:00
Lekua: Kateko haurtxokoa (Araba k. 46)
Izena emateko epea: urriaren 22tik 27ra
Jarduerak dohainik izango dira, eta edukiera bete arte eman ahalko da izena. Alde horretatik, nahi duten familia guztiek eman dezakete izena; ez da beharrezkoa haurtxokoetan inskribatu izana.

Bestalde, haurtxokoetan tokia dagoela jakinarazi da. Urriaren 4an hasiko da izena emateko epea, eta interesdunek ordutegi hauek izango dituzte aukeran:

Lapitze

4-8 urteko haurrak: astelehen eta ostiralak

4-8 urteko haurrak: astearte eta ostegunak

9-11 urteko haurrak: ostiralak

Katea

4-8 urteko haurrak: astelehen eta ostiralak

4-8 urteko haurrak: astearte eta ostegunak

9-11 urteko haurrak: ostiralak

Etxalde

4-8 urteko haurrak: astelehen eta ostiralak

4-8 urteko haurrak: astearte eta ostegunak

Interesdunek www.irun.org/sac helbidean izena eman beharko dute. Kuota 40,60 eurokoa da urritik ekainera bitarteko ikastaro bakoitzeko, eta 22,35 eurokoa familia beraren barruan lehenengo haurraren ondoren izena ematen duen haur bakoitzeko. Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten bizikidetza unitateetako kideek eta Gizarte Ongizatearen txostenaren arabera egoera berdintsuan daudenek % 90eko hobaria dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude