Datorren asteazkenean egingo den bilerarekin hasiera emango zaio 2024ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuari

Aurrekontu parte-hartzaileak

Datorren asteazkenean, irailaren 13an, abiatuko da 2024ko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesua, 19:00etan aurrez aurreko bilera batekin, Palmera Monteron. Aurten bederatzigarren edizioa beteko duen ekimen honen bidez, Irungo herritarrek datorren urteko kontuetan 1,5 milioi euro, prozesu orokorrerako 1,3 milioi euro eta gazteentzako atalean 200.000 euro bideratuko dituzte.1.300.000 euroren erabilera prozesu jeneralistaren bidez erabakiko da, Irunen erroldatutako 16 urtetik gorakoen artean.

Prozesu orokorrean, 16 urtetik gorakoek parte har dezakete, eta, Irungo gazteentzako prozesu espezifikoan, 16 urtetik 30 urtera bitartekoek. Parte hartzeko eta noren proposamenak helarazteko bi bide daude: Udalaren webgunea eta aurrez aurreko bilerak.

Udalaren webgunea

Herritarren Partaidetzaren arloak gogorarazi duenez, proposamenak bidali nahi dituzten pertsonek online bidali ahal izango dituzte, irailaren 14tik 18ra bitartean, udalaren webgunearen bidez. Aurkeztutako proposamen guztiek aurre-bozketa bat izango dute, eta hori ere online egingo da, urriaren 3tik 4ra bitartean, eta hobekien baloratutako 10 proposamenak azken bozketara pasatuko dira, eta 2024ko Aurrekontu Orokorrean parte hartzeko aukeratuak izan ahalko dira. Proposamenen bozketan parte hartu nahi duten guztiek Irun Txartelarekin identifikatu beharko dute, eta pertsona bakoitzak gehienez 5 proposamen aukeratuko ditu.

Aurrez aurreko bilerak

Aurrez aurreko bilera bakoitzetik boto gehien dituzten 3 proposamenak aukeratuko dira, eta guztira 6 proposamen egingo dira. Proposamen horiek ere azken bozketan sartuko dira.

Irailak13

Ordua: 19:00

Lekua: Palmera-Montero Guneko 2. aretoa

 

Irailak 18

Ordua: 19:00

Lekua: Luis Mariano zentro soziala

 

Era berean, auzoetan parte hartzeko karpak instalatuko dira, prozesuari buruzko informazioa ematearren, proposamenak aurkezteko zein bozkatzeko faseetan, eta, gainera, herritarren parte hartzea sustatuko da, prozesuak irauten duen denbora guztian.

Hona hemen zer egun eta lekutan instalatuko diren karpak:

 

Irailaren 12a, asteartea

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Palmera-Montero Gunea (Leandro Agirretxe 1)

 

Irailaren 14a, osteguna

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Kateko auzo elkartearen lokala (Bizkaia 15)

 

Urriaren 6a, ostirala

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: San Migel plaza

 

Urriaren 7a, larunbata

Ordutegia: 11.00-13.00

Lekua: Zabaltza plaza

 

Herritarrek aipatutako bi bideetatik parte har dezakete; alegia, online edo aurrez aurreko saioetan egin ditzakete proposamenak.

Guztira hamasei finalista aterako dira bi bideetatik. Zerbitzu tekniko gaituek haiek baloratu, eta proiektuen zerrenda Udalaren webgunean jarriko da, herritarrek 2024ko aurrekontu orokorraren barruan zer proposamen sartuko diren bozkatu dezaten. Gainera, aurten, lehenengo aldiz, Auzo Elkarteen Federazioak lau finalista aurkeztu ahalko ditu.

Azken bozketa urriaren 6tik 10era bitartean egingo da.

Udaleko helbidean eman ahalko da botoa, Irun Txartela erabiliz, eta Irun Txartela ez dutenek aurrez aurre ere eman ahalko dute botoa, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan, zehazten diren egunetan.

Gazte prozesuaren sustapena

Aurten ere, gazte prozesua sustatuko da, eta online komunikazioa areago landuko da, gazteak egunerokoan gehien erabiltzen dituzten bideetatik erakartzeko. Ildo beretik, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako institutuekiko lankidetza areagotuko da: informazio totemak jarriko dira ikastetxeetan, gazteek proposamenak aurkeztea bultzatzeko.

Gazteek Udalaren webgunearen bitartez aurkezten dituzten proposamenak urriaren 6tik 10era bitartean bozkatuko dira, eta boto gehien lortzen dutenak aukeratuko dira, 200.000 euro egin bitartean. Hamasei proposamen baino gehiago jasotzen badira, berriz, urriaren 3an eta 4an, aurretiko bozketa egingo da. Gainera, iaz bezala, Gazteria Zerbitzuak eta Eskola Agenda 2030 ekimenak bina proposamen aurkeztuko dituzte.

Aurten ere, Alkatea Auzoetan programaren barruko saioei esker, espazio sozialak dinamizatzen dituen enpresak bozketa prozesuan parte hartzeko laguntza eskatzen duten adinekoei lagunduko die, haiek IRUN Txartela izan ez arren; nortasun agiria besterik ez dute beharko identifikatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude