Informazioaren Gizarterako eta Herritarren Partaidetzarako Arloak partaidetza bidezko 2023ko aurrekontuak egiteko azken bozketaren emaitzak argitaratu ditu, Udalaren webgunean, www.irun.org helbidean. Bart gauerdian eman dira amaitutzat bi prozesuetako (prozesu orokorreko eta gazte prozesuko) irabazleak aukeratzeko bozketak.
Prozesu orokorrean, 1501 lagunek parte hartu zuten, eta 6.045 boto eman zituzten. Gazte prozesuan, berriz, 214 gaztek parte hartu zuten, eta 838 boto eman zituzten. Horrela, dagoeneko baditugu prozesu bakoitzean irabazleak geratu diren 17 proposamenak.
Prozesu orokorraren irabazleak
• Argi zaharrak dituzten argiteria publikoaren ordez LED argia duten farolak jartzea. • 300.000 € • 683 boto
• Polizia Lokalaren herritarren segurtasuna eta trafiko-segurtasuna kudeatzeko eta kontrolatzeko sistemak hobetzea eta eguneratzea • 375.000 € • 573 boto
• Instalazio fotoboltaikoa erabilera eta aplikazio publikoko elektrizitatea sortzeko • 200.000 € • 499 boto
• Zuhaitzak zaintzea, ordeztea eta landatzea Irungo hiri guztietan • 60.000 € • 489 boto
• 150000 euroko ekarpen ekonomikoa publiko guztiei zuzendutako kultur jardueretarako • 150.000 € • 441 boto
• Bidegorri guztiak berdintzea bidegurutze guztietan. • 150.000 € • 389 boto
• Bidegorrietan iturri gehiago jartzea • 25.000 € • 254 boto
• Hiriko kaleetan bankuak (hiri-altzariak) jartzea, adibidez, Alzukaitz eta Arbesko Errotan • 25.000 € • 208 boto
Gazte prozesuaren irabazleak
• GAZTERIA ZERBITZUA: Udako aisialdi programa 16-30 urte bitarteko gazteentzat: ur motorrak, aquapark, abentura anitzak… • 10.000 € • 108 boto
• Kontzertu gehiago antolatzea • 40.000 € • 106 boto
• Artalekuko gimnasioko instalazioak hobetzea • 60.000 € • 87 boto
• Gazteentzako kontzertuak eta musika-jarduerak antolatzea hiriko auzo eta gune zentrikoetan. • 60.000 € • 72 boto
• CBAko ikasketa-gelako ordutegiak luzatzea, • 18.000 € • 68 boto
• Aisialdiko monitore ikastaroa • 18.000 € • 36 boto
• AGENDA 2030: Irungo eremu berdeetan zehar intsektu etxeak kokatu. • 2.000 € • 32 boto
• Koru musikako jarduerak areagotzea eta abesbatzak sustatzea gabonetan. • 4.000 € • 27 boto
• Gizarte-sareak egoki eta segurtasunez erabiltzeko ikastaroak antolatzea • 3.000 € • 16 boto