2024ko partaidetza bidezko aurrekotuen edizioa motorrak berotzen hasi da

Herritarren Partaidetzarako eta Auzoetarako ordezkari Nuria Alzagak Irungo udaletxean emandako prentsaurreko batean jakinarazi duenez, hasia da partaidetza bidezko aurrekontuen 2024ko edizioa, bederatzigarrena. Aurrekoetan bezala, aurten, berriro ere, udal aurrekontuaren barruko 1.500.000,00 euroren erabilera erabakiko dute herritarrek.

1.300.000 euroren erabilera prozesu jeneralistaren bidez erabakiko da, Irunen erroldatutako 16 urtetik gorakoen artean. 200.000 euroren erabilera gazte prozesuaren bidez erabakiko da, 16 urtetik 30 urtera bitartekoen artean.

Nuria Alzagak adierazi duenez, “Irungo Udalak hiri hobea eta herritarrekin konprometitua egiteko lan egiten du, eta, ildo horretatik, partaidetza bidezko aurrekontuen beste edizio bat jarri dugu martxan. Partaidetza bidezko aurrekontuak Udalaren ekimen sendo bat dira; herritarrek zein elkarte eta entitateek hiria hobetzen jarraitzeko proposamen, iradokizun eta ideiak aurkezteko tresna bat”.

Esan bezala, prozesu orokorrean, 16 urtetik gorakoek parte har dezakete, eta, Irungo gazteentzako prozesu espezifikoan, 16 urtetik 30 urtera bitartekoek. Parte hartzeko eta noren proposamenak helarazteko bi bide daude:

  • Udalaren webgunea

Herritarrek udal webgunearen bidez egin ditzakete proposamenak eta jasotzen diren proposamen guztien artean, aurretiko online bozketa baten bidez, hamar aukeratuko dira, 2024ko aurrekontu orokorra osatzeko azken bozketarako.

Online proposamenak aurkezteko epea irailaren 14tik 18ra bitartekoa izango da.

Baliozkotzen diren proposamen guztiekin urriaren 3an eta 4an aurretiko bozketa egin, eta boto gehien jasotzen duten hamarrak azken bozketan sartuko dira.  Parte hartzaileek Irun Txartela erabili beharko dute, beren burua identifikatzeko, eta bakoitzak bost proposamen aukeratu ahalko ditu gehienez ere.

  • Aurrez aurreko bilerak

Bilera bakoitzean, hiru proposamen aukeratuko dira (guztira, sei) azken bozketan sartzeko.

Irailaren 13a

Ordua: 19:00

Lekua: Palmera-Montero Guneko 2. aretoa

Irailaren 18a

Ordua: 19:00

Lekua: Luis Mariano zentro soziala

 

Era berean, auzoetan parte hartzeko karpak instalatuko dira, prozesuari buruzko informazioa ematearren, proposamenak aurkezteko zein bozkatzeko faseetan, eta, gainera, herritarren parte hartzea sustatuko da, prozesuak irauten duen denbora guztian.

Hona hemen zer egun eta lekutan instalatuko diren karpak:

Irailaren 12a, asteartea

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Palmera-Montero Gunea (Leandro Agirretxe 1)

Irailaren 14a, osteguna

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Kateko auzo elkartearen lokala (Bizkaia 15)

Urriaren 6a, ostirala

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: San Migel plaza

Urriaren 7a, larunbata

Ordutegia: 11.00-13.00

Lekua: Zabaltza plaza

Herritarrek aipatutako bi bideetatik parte har dezakete; alegia, online edo aurrez aurreko saioetan egin ditzakete proposamenak.

Guztira hamasei finalista aterako dira bi bideetatik. Zerbitzu tekniko gaituek haiek baloratu, eta proiektuen zerrenda Udalaren webgunean jarriko da, herritarrek 2024ko aurrekontu orokorraren barruan zer proposamen sartuko diren bozkatu dezaten. Gainera, aurten, lehenengo aldiz, Auzo Elkarteen Federazioak lau finalista aurkeztu ahalko ditu.

 

Azken bozketa urriaren 6tik 10era bitartean egingo da.

Udaleko webgunean eman ahalko da botoa, Irun Txartela erabiliz, eta Irun Txartela ez dutenek aurrez aurre ere eman ahalko dute botoa, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan, zehazten diren egunetan.

 

Gazte prozesuaren sustapena

Aurten ere, gazte prozesua sustatuko da, eta online komunikazioa areago landuko da, gazteak egunerokoan gehien erabiltzen dituzten bideetatik erakartzeko. Ildo beretik, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako institutuekiko lankidetza areagotuko da: informazio totemak jarriko dira ikastetxeetan, gazteek proposamenak aurkeztea bultzatzeko.

Gazteek Udalaren webgunearen bitartez aurkezten dituzten proposamenak urriaren 6tik 10era bitartean bozkatuko dira, eta boto gehien lortzen dutenak aukeratuko dira, 200.000 euro egin bitartean. Hamasei proposamen baino gehiago jasotzen badira, berriz, urriaren 3an eta 4an, aurretiko bozketa egingo da. Gainera, iaz bezala, Gazteria Zerbitzuak eta Eskola Agenda 2030 ekimenak bina proposamen aurkeztuko dituzte.

Aurten ere, Alkatea Auzoetan programaren barruko saioei esker, espazio sozialak dinamizatzen dituen enpresak bozketa prozesuan parte hartzeko laguntza eskatzen duten adinekoei lagunduko die, haiek IRUN Txartela izan ez arren; nortasun agiria besterik ez dute beharko identifikatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude