Irungo Udalak gazteei zuzendutako lan eskaintza berriak ditu

Irungo Udalak gazteei zuzendutako lan eskaintza berriak ditu. Guztira, 4 lan-eskaintza argitaratu dira: Gazteriako teknikaria, Ogasuneko administraria eta hiri-berroneratze agenteen 2 koordinatzaile postu. Lau lanpostuetarako 12 hilabeteko kontratua eskaintzen da lanaldi osoan. Aldi baterako lanpostu horiek lortu ahal izateko ezinbestekoa izango da eskatzaileek 30 urte baino gutxiago izatea. Lan-eskaintzetarako izen ematea Lanbideren bitartez egin beharko da.

Gazteriako teknikaria eta Ogasuneko administraria lanpostuen kasuan, eskatzaileak Gazte Bermean inskribatuak egon beharko dira eta eskaera egiteko unean ezingo dira ez ikasten ez lanean egon. Hiri-berroneratze agenteen 2 koordinatzaile postuetarako aldiz, sarbide-titulua amaitu zutenetik 3 urte baino gutxiago igaro izatea eskatzen da. Gainera, ezinbesteko baldintza da ere aurretik praktiketako kontraturik aurretik praktiketako kontraturik izan ez izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude