Duela hilabete hasi ziren “Alkatea auzoetan” programako bilerak berriz egiten, Behobia bisitatuta. Datorren astean, auzo horrekin aste horretan hartutako konpromisoak argitaratuko dira webgunean, eta horrekin batera, denboraldi honetako bigarren bilera egingo da.
Oraingoan, Urdanibia auzoari eskainiko zaio azaroaren 22tik 26rako astea. Hasteko, astelehen arratsaldean, hilak 22, karpa bat jarriko da Eihera plazan. Karpa horren bidez, Herritarren Parte-hartzeko arloa zuzenean jarriko da harremanetan inguru horretako bizilagunekin, haien kexak, iradokizunak, hobetzeko eskaerak eta horrelakoak jasotzeko. Horrekin batera, egun horretatik aurrera, udalaren webguneak aukera irekiko du bizilagunek beren iritzia eman dezaten.
Bestalde, asteazkenean, hilak 24, José Antonio Santano alkateak auzoa bisitatuko du Uztarri-Ona auzo-elkarteko ordezkariek lagunduta. Haiekin, gai kezkagarriak aztertuko ditu, eta baita bizilagunek webgunearen edo karparen bidez helarazi dizkieten kontuak ere.
Hala, astelehenetik aurrera (azaroak 22), helbide honetan aukera egongo da era guztietako kontuak helarazteko bidaltzeko.