Irungo Udaleko Gazteria Departamentuak, Artia eta Martindozenea gaztelekuen bidez eta GazteARTEan Konekta zerbitzuaren bidez, maiatzeko programa aurkeztu du, Irungo 12 urtetik 18 urtera bitarteko haur eta gazteen aisialdirako jarduerez betea bera.
Askotariko jarduerek osatzen dute, hala nola lorezaintza tailerrek, Irugurutzeta ezagutzeko irteera batek eta buztingintza tailer batek, baita gominolak, pasta, irabiakiak eta krepeak prestatzen ikasteko sukaldaritza tailerrek ere.
Jarduera nagusietako batzuk Artia gaztelekuan bi egunez egingo den grafiti ikastaro bat eta maiatzaren 24an eta 25ean Martindozenea gaztelekuan auto telegidatuen inguruan egingo den tailer bat dira.
Era berean, maiatzaren 17a LGTBIQ+fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela baliatuz, gaiari buruzko jardunaldi bat egingo da bi gaztelekuetan eta 15 urtetik 18 urtera bitartekoentzako gunean.
Bestalde, beti bezala, ostiral eta larunbatetan, Martindozenea gaztelekuko bigarren solairua 15 urtetik 18ra bitarteko gazteentzat erreserbatuko da, proposamen interesgarriak sortu eta garatu ahal izan ditzaten. Gainera, haientzako jarduerak eskainiko dira.
Erantsita doa bi gaztelekuetako eta 15 urtetik 18 urtera bitartekoentzako guneko programazioa.
Izen ematea
Jarduera gehienak doan izango dira, eta interesdunek aurrez aurre eman ahalko dute izena, gaztelekuetan bertan; Internet bidez, gazteleku@irun.org helbide elektronikoaren bidez; edo WhatsApp bidez, 690 706 471 telefono zenbakira idatzita.
Ordutegia
Artia eta Martindozenea gaztelekuak asteartetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara eta ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara.
15 urtetik 18 urtera bitartekoentzako gunea
Ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara